Munduko txapelketak
Txapel berriak banatuko dira Varesen igandera arte
23 urte azpiko gizonezkoen erlojupekoak zabalduko du sei egunetako lehia
Amaia U. LASAGABASTER | EIBAR
Munduko ziklista onenak -bat edo bat falta bada ere- eta zaletu italiarrek ziurtatzen duten sekulako giroa. Bi osagai horiekin, Varesek txirrindularitzarekin disfrutatzea espero du, txapel berriak banatuko dituzten hurrengo sei egunotan.
Lehia gaur hasiko den arren, antolatzaileek aurrea hartu zioten ikuskizunari, atzo Mapei Cycling Stadiumean gauzatutako aurkezpen ofizialarekin. Pelikulek, desfile batek eta hainbat agintarien ezinbesteko diskurtsoek eman zieten hasiera Munduko 75. Txapelketei.
Lasterketen programari dagokionez, 23 urte azpiko gizonezkoek izango dira partehartuko duten lehenbizikoak, gaur lehiatuko den erlojupekoarekin. Elite mailako emakume eta gizonen txanda bihar eta etzi, hurrenez hurren, helduko da. Ondoren, eta ordena berberan, errepideko lasterketak korrituko dira.
Eskenatokia, Varese eta bere inguruak. 23 urte azpikoek eta emakumezkoek 1951.urteko txapelketen ibilbideari ekingo diote erlojupekoan, elitezko gizonak Vareseko Laku famatuaren inguruko 43'7 kilometrotako ibilbidean aritzen diren bitartean. Errepideko lasterketa guztiak, berriz, hirian bertan gauzatuko dira, 17'350 kilometrotako zirkuitoan. Bi igoeratxo daude bertan: Montellokoa, lehen kilometroan eta 6'5ko batazbestekoarekin eta, helmugatik lau kilometrotara, Ronchikoa, hiru kilometrotako aldapa, 4'5 batazbestekoarekin. 15 itzuli eman beharko dituzte elitezko gizonek, hamar 23 urte azpikoek eta zortzi, azkenik, emakumezkoek.
Hortik irtengo dira Munduko txapeldun berriak eta partehartzaile ugari izan arren, faboritoen zerrenda ez da luzeegia. Emakumezkoei dagokienez, Nicole Cooke, Judith Arndt, Nicole Brandli, italiarrak orohar -Marta Bastianelli ihazko txapelduna egongo ez den arren, udan positibo eman eta gero- eta, batez ere, Marianne Vos, kiniela guztietan agertzen dira.
Gizonoezkoei dagokienez, bi izen nagusitzen dira: Paolo Bettini eta Oscar Freire. Salzburgon eta Stuttgarten irabazi ondoren, italiarrak etxean errepikatzea espero du, hiru txapelketa dituztenen talde mugatuan sartuz. Helburu hori orain dela lau urte eskuratu zuen bere etsai nagusiak, Oscar Freirek, eta igandean hurrengo urratsa bilatuko du Torrelavegakoak, historian lehenaldiz lau txapelketa irabazten dituen gizon bakarra bilakatuz.
Erlojupekoan, azkenik, Levi Leipheimer kinielen buruan agertzen da, Españako Itzulian eta Joku Olinpikoetan nola ibili den kontutan hartuta eta, batez ere, Fabian Cancellarak partehartzeari uko egin ondoren. Estatubatuarrarekin batera, Michael Rogersek, David Millarrek edota Kim Kirchenek betetzen dute faboritoen taldea.
Ez da euskaldunik egongo lasterketa horretan, ez eta gaurkoan ere, baina bai gainontzeko guztietan. Lau egongo dira, guztira, Varesen: Juanma Garate, Eneritz Iturriaga, Josune Murillo eta Jonathan Castroviejo errepideko lasterketetan arituko dira eta Iturriaga, gainera, biharko erlojupekoan saiatuko da ere.
Joan eta etorriak
Txapelketen gibelaldean, bestetik, sasoi honetan ohizkoak diren mugimenduen berri dago egunero. Are gehiago aurten, hainbat talde berri agertzear daudela kontutan hartuta.
Horietako baten ari daitezke, urtarriletik aurrera, Paolo Bettini eta Davide Rebellin. Zurrumurruek, behintzat, Canadan sortuko den Teltek H2O taldean kokatzen dituzte italiarrak.
Erik Zabelek, berriz, txirrindularitza utzi dezake aurten, Milramekin kontratua berritzeko negoziazioak bertan behera utzi eta gero.
Zamuki, el león sudafricano. Uno de los trámites en el camino al mundial de fútbol de Sudáfrica 2010, la presentación oficial de la mascota, se llevó a cabo ayer en Johanesburgo. Al final, la figura escogida no fue otra que un león que responde al nombre de Zamuki.
CSC no es sólo Bjarne Riis y así lo demuestra Carlos Sastre, que ayer se mostró agradecido a sus compañeros en un comunicado público en el que reconocía que la Vuelta ha sido, probablemente, la última carrera que ha disputado con el maillot del equipo danés.
El vencedor del último Tour asegura que, de sus siete años en CSC, «me quedo sólo con una cosa muy especial, el respeto y la profesionalidad que me han demostrado todos: mis compañeros, los auxiliares y toda la gente del equipo. Me quedo sobre todo con esa sensación de respeto», aseguró.
GARA