GARA > Idatzia > > Kultura

Esnalen «Taxi» laburmetraiak Reggio Emiliako saria irabazi du

Telmo Esnalek egindako «Taxi» laburmetraiaren arrakastak aurrera dirau. Atzokoan, Reggio Film Festival-eko lehen saria lortu zuen zarauztarraren lanak. Jaialdi hau Reggio Emilia hirian ospatzen da eta zinema laburreko lanak aurkeztu ohi dira. Esnalen komedia honek bezeroekin erlazionatzeko ikastaro bat egin duten hainbat taxilarik bizi dituzten egoerak azaltzen ditu. Antzezle lanetan Marta Atura, Arturo Valls eta Luis Tosar aktoreek parte hartzen dute.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo