Stonehengeko eraikuntza neolitikoa uste baino 300 urte lehenago datatu dute
GARA | LONDRES
Hainbat arkeologo aditu Stoneheneko eraikuntza, hots, Neolitoko harri multzo biribilik ezagunena, kristo aurreko 2.300 urtean datatu dute. BBC kateak igorriko duen dokumental batean argitzera emango denez, eraikuntza hori orain arte uste zena baino 300 urte lehenago egin zen. Martxoan, indusketa-lanak hasi zirenetik, data horixe izan da aurkikuntzarik garrantzitsuena. Indusketa-lan horien helburua eraikuntza noiz eta zertarako egin zen jakitea izango da.
Hondeaketetan, jatorrizko harrizko biribilaren aztarnak aurkitu ziren eta Oxfordeko laborategi batek data Kristo aurretiko 2.300 urtean ezarri zuen. Indusketen bitxikeri guztiak «Timewatch» dokumentalean azalduko dira, BBC telebista-kateak hilaren 27an igorriko duen lanean. Kate horrek ikerketen ziurtasuna azpimarratu du; hala ere, hurrengo hilabeteetan adituek proba gehiago egingo dituzte.