Gazte martxa
120 gaztek independentzia aldarrikatu dute Lemoiz eta Erandio artean
Ehundik gora gazte independentistak Lemoiz eta Erandio arteko bidea gauzatu dute iragan asteburuan, aldapa zein itsasertzean independentzia aldarrikatuz. Larunbat goizean ekin zioten bideari 120 gazte inguruk eta dozenaka kilometro egiteaz gainera, gazteriaren kezka nagusien inguruko eskola ibiltariak egiteko tartea hartu zuten. Bukaera ekitaldian gainera, Aiboa Casares «Jarrai-Haika-Segi»-ko auzian espetxeratutako astrabuduarrak hitza hartu eta «Uribe Kosta askea, gorria eta feministaren alde borrokatzera» deitu zuen gazteria.