GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

Lekorneko Torneoa

Bi oren eta erdi jokatu ostean, txapela Sorhuetek eta Kurutxarik eraman dute

p042_f02.jpg

SORHUET-KURUTXARI 50

IBARROLA-OZAFRAIN 48

J.L. | DONOSTIA

Bi oren eta erdi, edo 150 minutu, horixe izan zen Lekorneko Torneoko finalak iraun zuen denbora. Partida 50 kintzetara jokatu zen, baina hala ere oso gutxitan izaten du horrenbesteko iraupena, atzokoan errekor bat ezarri baitzuten Lekornen aritu ziren lau pilotariek.

Norgehiagoka oso gogorra izan zen, tanto eder asko ikusi ahal izan ziren, baina ikusleentzako luze eta dena egin zen, bi ordu eta erdi asko baita.

Sorhuet eta Ibarrola ia beti aurretik izan ziren markagailuan, baina beti alde txikiak izan ziren, eta berdinketak ere asko izan ziren. Lau pilotariek nekea ere somatu zuten azkeneko txanpan, eta bazirudien Sorhuetek eta Kurutxarik finala lehenago irabaziko zutela, 45-40 aitzineratu baitziren. Ibarrola eta Ozafrain akituta ikusten ziren, baina indarrak ateratzea lortu zuten. batek daki nondik, eta 46-46koa jarri zuten markagailuan.

Lan horren ordaina jaso zuten, ordea, eta Sorhuetek eta Kurutxarik ez zuten aukera alferrik galdu, azkenean 4-2ko partzial bat lortu zuten eta udako azkeneko torneoko txapela jantzi zuten. Izan ere, honekin amaitu dira udako lehiaketak. Laster Buruz Buruko Superprestigioa izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo