GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Abere azokak eta gazta lehiaketak jendetza bilduko du Agurainen

Aguraindarrek egun handia dute gaur, herriko jaietan, milaka lagun bilduko baitira Abere Azokan eta Arabako XXIII. Artzain-Gazta lehiaketan. Aurreko asteburuan abiatu ziren jaiak Arabako Lautadako herri honetan, eta oraindik zer egiteko asko dago bertan. Herriko koadrilek eta elkarteek, dena den, udalak jaien inguruan egin duen kudeaketa salatu dute.

p021_f02_148x128.jpg

GARA |

Egun handia dute gaur Agurainen, eta, urtero legez, asteartearekin jende mordoa bilduko da Lautadako herri honetan abere azoka eta nekazaritza-makineria erakusketa ikustera, bai eta Arabako XXIII. Artzain-Gazta lehiaketaz gozatzera ere. Honekin batera, Euskal Herriko artisautza, gastronomia eta jatorrizko produktuen erakusketa ere izango dute ikusgai aguraindarrek eta kanpotik heldutako lagunek.

Goizean, 11.00ak aldera, abiatuko da Aguraingo abere azokaren 613. edizioa. Besteren artean, Euskal Herriko Mendiko Zaldia arrazako Zaldi-aziendaren II. Lehiaketa Morfologikoa; Arabako Artzain-Gazta lehiaketa; Txaroles aziendaren V. Lehiaketa-Erakustaldia; Behi eta ardi erakusketa; nekazal makineriaren -berria eta zaharra- erakusketa; eta Euskal Herriko artisautza, gastronomia eta jatorrizko produktuen erakusketa eta salmenta izango da. Aitzakia gutxi, beraz, Agurainera ez joateko.

Horiek ez dira, dena den, jaietako egitarauak iragarritako ikuskizun bakarrak. Izan ere, 11.30ean kalejira hasiko da feria inguruan, Aguraingo Musika Eskolako ikasleekin, eta eguerdian, beste kalejira bat izango da herriko txistularien eskutik.

Arratsalde partean ere zer ikusia izango da; nabarmentzekoa da udal kiroldegian jokatuko den lehen mailako profesionalen pilota partida. Titin III.ak eta Barriolak indarrak neurtuko dituzte Xala eta Paskualekin.

Donibane plazan, aldiz, dantza gustuko dutenek Joselu Anaiak taldearen doinuekin ederto pasatzeko parada izango dute, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Gainera, dantzaldiak irauten duen bitartean, San Juan plazan IX. behi-kaka jaurtiketak algara batean jarriko ditu, zalantzarik gabe, parte hartzen dutenak eta ikustera bakarrik hurbiltzen direnak.

Egun luzea izango da, beraz, Agurainen, eta indarrak hartzeko edo, atseden hartuko dute hiru egunez, ostiralean berriz ere jaiei gogo biziz heltzeko. Izan ere, heldu den igandean bukatuko dira jaiak Agurainen.

Aguraindar asko, dena den, ez daude batere ados Udalak jaien gainean egindako kudeaketarekin, eta, alde horretatik, herriko koadrilek eta elkarteek gobernu taldearen jarrerarekin bat ez datozela agertu dute. Eta salatu dutenez, azken lau urteetan Udalak ez die «euro bakar bat gehiago eman» beraien ekimenak antolatzeko.

«Ez dauka irizpiderik»

Honekin batera, udal agintariei aurpegiratu diete txaranga eta fanfarreei emandako laguntzak ez duela beharrezko duten diruaren %20 baino betetzen, eta beste zenbait ekimenek ez dutela diru-laguntzarik jasotzen.

«Udalak ez dauka inolako irizpide publikorik jaietako dirua banatzeko eta, beraz, banaketa interesen arabera egiten du», gaitzesten dute koadrilek eta herri-elkarteek. Beren hitzetan, horrez gain, Udalak, erakunde publikoa izanda ere, auzi honen inguruko informazioa emateari uko egiten dio.

Horiek hala, talde hauek atera duten ondorioa honakoa da: «Aguraingo jaien prestakuntzan ez dago herritarron benetako parte-hartzerik, eta azkenean udaletxeko gutxi batzuek hartzen dituzte erabaki guztiak».

atzoko gazteak

Urtero bezala, aurten ere «atzoko gazteei» omenaldia egin diete, eta jende ugarik parte hartu zuen Aniturri instituan egindako herri bazkarian.

La falta de democracia fue denunciada en el inicio de las fiestas

El inicio de las fiestas de Agurain, el sábado, no estuvo exento de reivindicación. Al contrario, numerosos vecinos de esta localidad aprovecharon la cita para denunciar la situación de la presa política Gotzone López de Luzuriaga, que se encuentra enferma y cuya libertad fue reclamada por sus convecinos.

Las cuadrillas, por su parte, dieron plantón a la comitiva municipal, que recorrió las calles del pueblo, en protesta por la distribución de las subvenciones festivas y en demanda de unas fiestas más populares y participativas.

Asimismo, decenas de aguraindarras denunciaron la «falta de democracia» existente en el consistorio, y portando carteles con el lema «Demokrazia zero», reclamaron respeto a la voluntad de los vecinos y vecinas de Agurain durante el recorrido de las autoridades.GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo