Bloc Quebecois alderdiak Harper-en gehiengo osoa zapuztu du Kanadan
Stephen Harper Kanadako Alderdi Kontserbadoreko liderrak ez zuen gehiengo osoa eskuratzeko helburua lortu asteartean Ipar Amerikako estatu honetan izan ziren hauteskundeetan. Bloc Quebecois alderdi independentistak lortu zuen sostengua erabakigarria izan da Harperren asmoa zapuzteko. Ottawako Gobernuak Quebec nazio bat dela onartu zuen, sinbolikoki bada ere. Hori dela-eta, Harperrek emaitza onak izatea espero zuen. Baina ez da horrela izan.
GARA |
Bloc Quebecois taldeko independentistek beren helburua lortu zuten, eta Kanadako lehen ministro Stephen Harperrek gehiengo osoa lortzeko zuen itxaropena zapuztu du horrek.
Asteartean Kanadako Parlamenturako egin ziren hauteskundeetan Harperren Alderdi Kontserbadoreak gehiengo osoa izateko beharrezkoak diren 155 hautetsi lortu nahi zituen. Horretarako, ezinbestekoa zuten Quebec-en jasotzen dituzten bozak areagotzea.
Harperren planaren arabera, Ottawako Gobernuak Quebec «Kanadaren barnean dagoen nazio bat» dela onartu izanak bozen gorakada ekarri behar zuen. Boz horiek lortzeko, Harperrek hauteskunde kanpaina Quebecen hastea erabaki zuen. Baina Gobernu kontserbadoreak programa kulturalak ezabatu zituen hauteskundeak baino lehen eta 14 urteko nerabeak espetxera igortzeko plan bat onartu zuen.
Horrek guztiak Bloc Quebecois alderdiaren aldeko bozak gora egitea ekarri du Quebecen.
«Gure helburua lortu dugu. Bloc Quebecois alderdirik gabe, Stephen Harperrek gehiengo osoko Gobernua osatzeko aukera izango zukeen», esan zuen Gilles Duceppe buruzagi independentistak Montrealen egin zuten ekitaldi batean.
«Quebec izan da kontserbadoreen gehiengo osoa zapuztu duena», nabarmendu zuen Ottawako Unibertsitateko Politika Zientzietako irakasle Pierre-François Gingras-ek.
Emaitzak oraindik ofizialak ez badira ere, iragarritakoaren arabera, Harperren Alderdi Kontserbadoreak 143 hautetsi lortu ditu, eta gehiengo osotik hamabira gelditu da.
Arrakasta Quebecen
Bigarren, Stephane Dion-en Alderdi Liberala dago, 77 eserlekurekin, eta, hirugarrenen, Bloc Quebecois independentista, 50ekin. Nabarmentzekoa da Quebecek 75 hautetsi bidaltzen dituela Ottawako Parlamentura.
Beraz, bertako hautetsien bi herenak independentistak izango dira, Quebeceko bozen %38,2rekin.
Halere, Duceppek argitu duenez, Bloc Quebecois-ek ez ditu lortutako emaitza on horiek Quebeceko independentziaren aldeko aldarrikapentzat hartzen. «Quebectarrek ez dute burujabetzaren alde bozkatu, burujabetzaren alde egiten duen alderdi bat bozkatu dute», esan zuen.
«Quebectarron nazioak bere iritzia plazaratu du. Orain oso argi dago onarpen sinboliko soil batekin ez dugula nahiko», gaineratu zuen Duceppek.
Quebecen ez ezik, Kanada anglofonoan ere sostengua izan du Bloc Quebecois-ek. Margaret Atwood idazleak, adibidez, independentistak kontserbadoreei aurre egiteko aukera bakarra zirela adierazi zuen.
Jack Leyton-en Alderdi Demokratiko Berria (NPD) sozialdemokratak laugarren indarra izan da, 37 parlamentari lortu dituenez. Alderdi Berdeak, ordea, ez zuen Parlamenturako ordezkaririk lortu.
Astearteko hauteskundeetan Kanadan inoiz izan den abstentzio mailarik altuena izan zen, soilik izena eman zutenen %58,3k bozkatu baitzuen. Kanadako Konfederazioa duela 141 urte sortu zenetik, abstentzio mailarik altuena da
Los liberales canadienses han sufrido la peor derrota en cerca de un cuarto de siglo, un resultado que podría poner en cuestión el futuro político de su líder, Stéphane Dion.
Desbordado por la izquierda por pequeños partidos que han sido capaces de movilizar a su electorado tradicional e incapaz de detener la ola que representaba un Stephen Harper al que se le acusa de derivar hacia la derecha -se le ha llegado a comparar con Bush-, el Partido Liberal se ha quedado en el 26,3% de los votos y 77 escaños, la cifra más baja desde el año 1984.