GARA > Idatzia > Kirolak > Athletic

Bartzelonaren kontrako partida

Miraria badirudi ere, Javi Martinez jokatzeko moduan da

Aiegikoak ezker belauna bihurritu zuen Sevillaren aurkako partidan, baina atzo Lezamako lansaioan ikusitakoaren arabera badu deialdian sartzeko aukera.

Beñat ZARRABEITIA | BILBO

Javi Martinezek, hasiera batean esandakoaren aurka -hiru edo lau astez bajan egongo zela adierazi baitzen-, atzo Lezaman burututako lan saioan ikusitakoaren arabera, Bartzelonaren aurkako lehiako deialdian sartzeko aukerarik badu. Taldearen egoerarekin kezkatuta dauden arren, zaleek badute pozik egoteko motiborik.

Miraria dirudi. Hilaren 5ean Sevillaren aurka jokatutako partidan, Martinezek min hartu zuen bere ezker belaunean, eta egin zituen keinuak ikusita, batek baino gehiagok larria izan zitekeela pentsatu zuen baina, antza denez, azkenean susto txiki bat besterik ez zen izan. Atzokoan, Caparrosek prestatutako partidatxoan, ordezkoekin batera aritu zen eta, itxura denez, arazoak atzean utzi ditu.

Hasierako hamaikakoan egoteko aukera asko ez ditu, Utrerakoak Fran Yeste eta Pablo Orbaiz aintzat baititu oraindik ere. Biak Getaferen eta Sevillaren kontrako partidetan hasieratik aritu ziren euskarri lanetan.

Caparrosek entrenamenduan honako taldea osatu zuen: Iraizoz atean; Gurpegi -Iraola selekzio espainolarekin zegoen Belgikan- eta Balenziaga hegaletan; Aitor Ocio eta Amorebieta defentsa erdian; aipatutako Fran Yeste eta Orbaiz zelai erdian; David Lopez eta Gabilondo hegaletan; eta aurrean Llorente eta Etxeberria. Dena den, entrenatzaileak zalantza nagusiak aurrealdean ditu. Ez da ziurra elgoibartarra titular izango denik, eta Markel Susaeta eta Joseba Garmendiarekin ere proba egin zuen. Aldiz, Ion Velezek aukera gutxi ditu kataluniarren kontra hasieratik aritzeko.

Lansaioa bukatutakoan, Pablo Orbaiz agertu zen hedabideen aurrean. Elkanoko erdilariak igandeko aurkariaren inguruan jardun zuen. «Bartzelonak sekulako taldea dauka, oso egoera onean daude, gol asko sartzen ari dira eta mundu mailan kontuan hartzeko taldea dira».

Kataluniarren artean, ez da ziurra Messik jokatuko duen ala ez. Argentinarrak bart bere selekzioarekin jokatu zuen Txileren kontra, eta Bilbon egongo da, baina ez dago erabakita Guardiolaren hasierako hamaikakoan egongo den. Hala ere, Orbaizek ez zion garrantzi handirik eman aukera horri, bere ustez, «Messi crack bat izan arren, Bartzelonan jokatzen duten beste jokalari guztiak ere crack-ak direlako».

Zuri-gorriek kolpe latza jaso zuten Sevillaren aurka, eta orain Bartzelona, Real Madril eta Vilarealen kontra jokatuko beharko dute segidan. Lehenengo erronka, Bartzelonari aurre egitea izango da. «Hiru puntu dira, beti bezala, eta igande guztiak onak dira suspertzeko. Baina, argi dago horrelako talde bati irabaztea moralki oso garrantzitsua dela».

«Los Leones Italianos», contra la publicidad

La peña transalpina, que cuenta ya con más de 100 socios de toda la península, ha realizado su asamblea anual en Bolonia. En la misma, además de fomentar el conocimiento entre sus miembros, rechazaron la inclusión de la publicidad de Petronor en la elástica.

Viaje a Vallecas para animar al equipo femenino

La nueva peña Los Cachorros del Gure Garmendia-Ibarra ha preparado un viaje para animar al Athletic femenino en el partido que disputará ante el Rayo Vallecano el próximo 2 de noviembre. El precio del mismo será de 25 euros para los peñistas y 30 para el público en general.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo