GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Edvige Santuaren eguna baliatu da Gobernu frantsesak sortu nahi duen fitxategia salatzeko

p016_f02.jpg

A.B. |

Edwidge izenaren Santua ospatzen zela-eta, herenegun Gobernu frantsesa «Edvige» izena pean plantan jartzen ari den fitxategia salatzeko ekintza burutu zuten Baionako Suprefeturan. LAB, Sud, FSU eta CGT sindikatuak, Cimade, FCPE, Lesbian eta Gay Pride, Aides elkarteak eta Alderdi Komunistako berrogei eta hamar bat lagun elkartu ziren.

Arratsaldeko seiak zirela, bertan zeuden guztiak «poliziaren lana errazteko» fitxategiak bete zituzten eta Suprefetari helarazi. Chris- tophe Stefane ekitaldiaren antolatzaileak esan zuen: «ekintzan honen bidez fitxategi horri diogun beldurra eta gurekiko sortzen dituen kezkak azaldu nahi dizkiogu gobernuari». Ekintza Estatu frantseseko hainbat herrietan egin zuten atzo momentu berean. «Edvige fitxategiarekin hamahiru urtetik goitikako herritar guztiak fitxatu nahi dituzte», jarraitu zuen esaten.

Ondoko astean Edvige II izeneko proiektu berria kaleratzekotan da Gobernua, baina proiektu berri hori aurrekoa bezain kaltegarria zela salatu zuen ordezkariak.

«Jatorria, sexu orientazioa, ideia politiko eta filosofi- koak, guzti horiek aipatuak jarraituko dute izaten fitxategi berri horretan», goraipatu zuen.

Ekitaldian «norbera eta giza eskubideen urratuko» dituen fitxategia plantan jartzeari «ez» esateko elkartu ziren herritarrak. «Edvige II proiektua kaleratzekotan badira ere, dagoeneko horrelako eginkizunekin gure ezadostasuna adierazi nahi du- gu», bukatu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo