Independentziatik zortzi hilabetera, ekonomia da kezka nagusia Kosovon
Kosovok independentzia aldarrikatu zuenetik zortzi hilabete pasa direnean, bertakoen kezka nagusia egoera ekonomiko latza da. Sendagileak, poliziak eta irakasleak euren soldata eskasak (250 eurokoak) hobetzeko grebak egin dituzte edo egitekotan dira. Kosovo Europako herririk txiroena da eta EBtik datozen dirulaguntzak dira bertako ekonomiaren oinarria. Populazioaren erdia langabezian dago.
GARA |
Independentzia aldarrikatu eta zortzi hilabetera, Kosovoko biztanleen ardura nagusia arazo ekonomikoak dira, Balkanetako herrialde honetan pairatzen duten egoera larria dela eta.
Pristinan duen bulego apalean, Skender Begolli bihotzeko sendagileak azkar egiten ditu kontuak. «Lanean 26 urte eman eta gero, nire soldata, %50eko igoera izango banu ere, 250 euro eskas izango da», esan du.
Haren nagusiak, 30 urteko eskarmentua duen mediku batek, 220 euro baino ez du irabazten hilean. Zenbateko horretan, gainera, gaueko txandak eta larrialdiak ere kontuan hartu dira.
Skender Begollik bezala, Kosovoko osasungintzako alorreko 7.000 langilek bi eguneko greba egin dute aste honetan beren lan baldintzak hobetzeko eskatzeko. Soilik larrialdietako zerbitzuetakoak egon dira lanean.
«Jendeak jendarte alorrera jotzen du, Kosovoko estatusa eta independentziaren afera dagoeneko konponduta dagoela ikusten dutelako», adierazi zuen Pristinan lan egiten duen nazioarteko funtzionario batek.
Kosovok joan den otsailaren 17an aldarrikatu zuen independentzia, baina Belgradek ez du onartu.
Jendarte arazoak eta salneurriek izan duten gorakada izugarrizko erronka dira Kosovoko Gobernuarentzat, «horiei aurre egiteko gai dela frogatu behar baitu», gaineratu zuen funtzionario berak.
Kosovo Europako herririk txiroenen artean kokatzen da. Bertan bizi diren bi milioi biztanleetatik erdia txiroa da. Langabezi tasa populazio aktiboaren %45 eta %50 bitartekoa da.
Bertan biztanle bakoitzeko ekoizten den barne produktu gordina 1.800 dolarretakoa da (1.338 euro), eta ekonomia kanpoko laguntzaren menpe dago ia erabat.
Nazioarteko emaileek, gehienak EBko estatuak, Kosovoko ekonomia hobetzeko 1.200 milioi euro emango zutela adostu zuten uztailean.
Kanpoko laguntzen menpe
Halere, Kosovoko Merkataritza Ganberako kide Safet Gerxhaliuren ustez, Pristinako Gobernuak atzerriko inbertsioak erakarri beharko lituzke, kanpotik datorren dirulaguntzaren zain egon beharrean, horrela bertako ekonomia indartzeko.
«Gobernuaren kezka nagusiak ekonomia izan beharko luke. Ez dago egonkortasun politikorik hazkunde ekonomikorik ez badago», gaineratu zuen Gerxhaliuk.
Jendarte mugimenduak izugarrizko erronka dira Kosovoko agintarientzat, onartu zion AFP-ri EBren ordezkari berezi Pieter Feith-ek.
«Egindakoa ikusita, oso pozik gaude hartu dituzten neurri batzuekin, baina asko da oraindik egiteko dagoena», nabarmendu zuen Feithek.
Une hauetan, Kosovoko Gobernua bertako populazioak eskatzen duen soldata igoerari erantzuteko ahaleginetan dabil.
Aste honetan greban egon diren osasungintzako langileek 44 euroko igoera onartu dute. Zenbateko hori agindu diote hurrengo asterako greba iragarri zuten 6.500 poliziari.
Hezkuntza arloko sindikatu eta langileek ere joan den irailean hasi zen ikasturtea baino lehen euren mobilizazioak etetea erabaki zuten, hain zuzen ere, soldaten beste 44 euroko igoera bat lortu eta berehala.
Administrazioko 10.000 funtzionariok ere azaroan grebari ekingo diotela iragarri dute, baldin eta Gobernuak ez badio soldatak igotzeko aldarrikapenari erantzuten.
Kosovoko lehen ministro Hashim Thaçik funtzionario horien eskaerei laster erantzungo diela agindu zuen joan den ostegunean.
Kosovoko gatazkak 13.472 hildako eragin ditu 1998tik 2000ra, Belgradeko Giza Eskubideen aldeko Fondoak taldearen arabera. Horietatik, 9.260 albaniarrak dira, 2.488 serbiarrak, 470 beste etnietakoak eta 1.254 etnia ezezagunetakoak.
Bosniako Errepublika Srpska (RS) delakoak -bertako serbiarrak biltzen dituena- Federaziotik alde egiteko mehatxua berretsi zuen, Haris Silajdzic-ek RS desegiteko berriz eskatu ondoren.
El representante especial de la UE en Kosovo, Pieter Feith, saluda los «progresos» del Gobierno de Pristina pero insiste, en entrevista a AFP, que el principal desafío sigue siendo implicar a la comunidad serbia.
«La comunidad serbia sigue mirando hacia Belgrado esperando órdenes. Pero los tiempos han cambiado y hay que mirar hacia adelante», señala Feith, quien señala, no obstante, que en la minoría serbia «vemos signos crecientes de disposición a hablar con nosotros, con la Eulex (misión de la UE de Policía y Justicia) y esperamos que, en el futuro, estén en disposición de hablar con las instituciones centrales (de Pristina)».
Por lo que respecta a la actuación de estas últimas en estos meses, el representante de la UE saluda el hecho de que han aprobado con celeridad legislaciones para proteger los derechos de las minorías y el establecimiento de una sociedad totalmente multiétnica en Kosovo. Actualmente nos hallamos entrando a la fase siguiente, que debe consistir en que el Gobierno ponga en marcha estas leyes», añade, para coincidir finalmente en que el otro gran reto pasa por «mejorar el bienestar de la población y estimular la economía».