Unicaja aurkari gogorra jasoko du etxean
Hasierarik onena hobetzea eta Aitori Bilbon behingoz irabaztea dira xedeak
GARA | BILBO
Helburu bikoitz batekin hartuko du Bilbao Basketek Unicajaren aurkako partida. Aurreko astean Manresan partida oso kaxkarra osatu arren, Vidorretarenek inoizko hasierarik onena hobetu dezakete andaluziarrei irabaziz gero, sekula ez dira (3-1) balantzearekin hasi, eta gainera, Aito Garcia Renesek La Casillan galtzea zer den ikas dezan. Izan ere, madrildarra lau aldiz izan da Joventutekin Bilbon eta lauretan bere taldeak eskuratu baitu garaipena pabilioi zaharrean.
Hori bai, Unicajak ez du oroitzapen lar onik Bilboko kantxaz, azken hiru bisitaldietan euskaldunak izan baitira garaile. Gainera, elkarren aurka jokatutako azken sei partidetatik bostetan Bilbao Basketek irabazi du.
Bestalde, bi taldeak aurreko asteburuan galdu ostean aurkezten dira partida honetara eta min hartutakoei dagokionez, Savovicek gripea pasa berri du eta Unicajan Gabriel baja da.