GARA > Idatzia > > Kultura

«Looking for Mister X», GALi buruzko film laburrak hasi du ibilbidea

GARA | BILBO

1980ko hamarkadako «Estatu terrorismoari» buruzko film laburra herriz herri erakutsiko dute datozen egunetan. Ander Lipus, Isidoro Fernandez, Asier Hormaza eta Joxemari Agirretxe dira filmean parte hartu duten aktoreak. Bi bilbotar, berriz, Josu Martinez eta Txaber Larreategi, zuzendari lanetan izan dira. Euren hitzetan, GALen inguruko satira politikoa eta umorea mezu baten zerbitzura erabili dituzte. Bahiketa bat da tramaren ardatza. Herriz herriko erakustaldia igandean hasiko dute Durangoko Plateruena Antzokian. Ostiralean, berriz, Santutxuko gaztetxean erakutsiko dute. Donostia, Baigorri, Zalla eta Lekeitio ere bisitatuko dituzte.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo