GARA > Idatzia > Kultura > Irrati-telebista

Gaur abiatuko da «5etako Diligentzia», Info7 irratiko magazine berria

 

GARA | DONOSTIA

Gaurtik aurrera Info7 irrati nazionalak bere programazioa zabalduko du eta arratsaldeko saioak egingo ditu bostetatik aurrera Agin Rezola kazetariaren eskutik.

Astelehenetik ostiralera ordubete iraungo duen magazinea izango da eta hainbat gai landuko dituzte. Lehen emanaldian, esaterako, kirolek hartuko dute protagonismoa. Hainbat kolaboratzaileen lanen eta elkarrizketen bidez asteburuak eman duena hausnartuko dute. Asteartean, GARAko Andoni Arabaolazak mendiko albisteak izango ditu hizpide eta Koldo Otamendik musika jarriko du. Asteazkeneko saioak bertsolaritza izango du ardatz eta ostegunean elkarrizketa literario bat egin eta herrietako kronikak bilduko dituzte. Ostiralean, kultura albisteak bilduko dituzte Berria egunkariko Ainara Gorostizurekin eta beste irratietako hanka-sartzeak bistaratuko dituzte.

«5etako Diligentzia» Info7 irratiak martxan jarri duen eskaintza berriaren parte da; berrikuntza ugari egiten ari baitira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo