GARA > Idatzia > Kultura > Irrati-telebista

«Teknopolis»eko zuzendaritzari «erespetuz» ekin dio Eguesek

p051_f01_148x96.jpg

Odeia AIESTARAN | DONOSTIA

«Teknopolis», zientzia eta teknologia uztartzen dituen saioak kurtso berri bati ekin dio hamargarrenez. Euskal Telebistako hirugarren katean estreinatu zen joan den asteazkenean eta asteburuan lehenengo eta bigarren katean ere ikusi ahal izan zen. Agerlekuaz gain, berrikuntza gehiagorekin itzuli da. Besteak beste, Maider Egues, aurkezle lanetan ez ezik, zuzendari gisa ere arituko da.

Arrasatearra duela lau urte hasi zen Elhuyar Fundazioak ETBrentzat egiten duen saioaren lan taldean eta bi urtetik hona aurpegia jarri die zientzia eta teknologia kontuei. Orain, berriz, inoiz egindako bidaian sartu da; Beñar Kortabarriaren oinordekotza hartu du. Postua, gauza berria da Eguesentzat eta «errespetu handiz» begiratzen diola aitortu duen arren, «ilusio puntu hori» ere badu. Gainera, Kortabarriak lan taldean jarraitzen du, eta, horrenbestez, «babestuta» dagoela esan du Eguesek.

Orain arte, 23 saioko denboraldia egin izan du «Teknopolis»ek. Orain, berriz, 36 egingo dituzte. Beraz, urrian hasi eta uztailera arte, astero-astero ikusgai izango da programa. Eguesek argitu bezala, «ordutegi onenean», gainera: 21.30ean. Erreportajeek programaren eduki nagusia izaten jarraituko dutenez, programa bakoitzean bizpahiru erreportaje eskainiko dituzte. Elkarrizketak ere izango dira platoan. Zuzendariak aurreratu duenez, urriaren amaieran, saioak webgune berria ere estreinatuko du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo