GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Bera Berak hobetzeko asko duela erakutsi du

SANTBOIANA 24

BERA BERA 10

J.L. | DONOSTIA

Pegamo Bera Berak sailkapeneko lehen postuetan ibiltzeko osatu zuen taldea, baina Liga hasiera honetan garbi geratu da bere jokoa asko aldatzen ez baldin badu helburuak aldatu beharko dituela, eta mailari eustea izan beharko dela bere erronka nagusia.

Donostiarrek atzokoan ere neurketa eskasa egin zuten, eta emandako itxura ere ez zen oso ona izan. Santboianak ere ez zuen norgehiagoka handi horietakoa egin, baina euskaldunak baino hobeak izan ziren, eta partida uneoro kontrolpean izan zuten.

Atzokoan denboraldiko hirugarrena porrota izan zen Pegamo Bera Berarentzat. Jokatutako lau partidatatik bakarra irabazi eta hiru galdu dituzte.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo