GARA > Idatzia > Kirolak > Futbola

Areto futbola

MRA Navarrak puntuak beharrezkoak ditu, argia ikusten hasteko


J.L. | IRUÑEA

Mundiala amaitu da, eta berriro ere Ligari heldu beharko dio MRA Navarrak. Gestesa Guadalajara hartuko du 20.30etik aurrera Unibertsitateko Pabiloian.

Partida garrantzitsua izango da berdeentzat. Ez dute Liga hasiera ona izan, eta behean geratu nahi ez baldin badute, beharrezkoak dituzte puntuak. Guadalajarako taldearen helburua mailari eustea da, eta etxean galtzea kolpe handia izango litzateke.

Jokalariei dagokienez, Eseberri ez da arituko. Partida bateko zigorra dauka, eta gaur betetzekoa du. Bestetik, Araçak gaur jokatu du lehen aldiz talde nafarrarekin. Brasildar hau fitxatu berria dute, eta agiri guztiak legez dituenez, gaur bertan jokatu ahal izango du, eta, beraz, jokatu egingo du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo