GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

Lau eta erdiko txapelketa

Sufritzeko gai ere badirela erakutsi behar Balmasedan

Lehen kanporaketan uste baino errazago aurrera egin eta gero, Xalak eta Asier Olaizolak lanerako prest irten beharko dute Enkarterrietako pilotaleku zailean.

p029_f02_333x333.jpg

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Lehen kanporaketan garaipena uste baino askoz errazago eskuratu ostean, (Goizuetakoak sei tantotan utzi zuen Diaz Iruñean eta lapurtarrari bost baino ez zizkion egin Agirrek Zeanurin) sufritzeko gai ere badirela erakutsi beharko dute gaur gauean Balmasedako pilotaleku gogorrean Asier Olaizolak eta Xalak. Final zortzirenetako partida honetan aurrera egiten duenak Juan Martinez de Irujo izango du zain finalerdietako ligaxkan sartu ahal izateko.

Azken urteetako bi «klasiko» diren arren, Lekuineko eta Goizuetako aurrelariek ez dute sekula elkarren aurka buruz buru jokatu, bai, ordea, binaka. Indarrak Zarauzko aurtengo torneoko finalean neurtu zituzten eta bertan Asegarcekoa irten zen garaile, Patxi Ruiz atzelari zuela. 22-9 nagusitu ziren Aspeko ordezkari izan ziren Xala eta Laskurainen aurka. Bi pilotari hauen arteko partidarik garrantzitsuena, aldiz, iazko binakako txapelketako finalekoa izan zen; horretan lapurtarrak jantzi zuen txapela, Martinez de Eulateren laguntzarekin, 22-18 irabazi baitzieten Asier Olaizola eta Ruben Belokiri.

Irregulartasuna

Gauzak horrela, bi pilotari indartsu bezain irregular hauen arteko lehian ez dago faborito argirik, biak ustez sasoi onean baitaude aurreko kanporaketan ikusi ahal izan zen gutxiaren arabera. Eskuin kolpea izango du Olaizola anaietan zaharrenak armarik arriskutsuena, eta ezkerrean, batez ere sakeen errestoan, zulorik handiena. Xalak, aldiz, bere ezkerrean eta aireko joko bizian oinarritu nahiko luke jokoa, burua gehiegi ez estutzea da, berriz, bere beldurrik handiena.

Balmasedako pilotalekuan ez da partida askorik jokatzen eta bere izaera bereziak ere garrantzia izan dezake lehia oso parekatua izanez gero. Xalak material aukeraketa egunean aitortu bezala, ez ditu oroitzapen gozoegiak Enkarterriko frontoiaz. «Egia esan ez daukat oroitzapen handirik Balmasedan jokatu nuen aldi bakar hartaz. Esan didatenez, Galarza V.aren aurka jokatu nuen 2001eko lau t'erdiko txapelketan eta kanporatu egin ninduen. Pilotak pisu handia hartzen du pilotaleku honetan eta horrexegatik lan asko egin beharko da aurkariari min egin eta irabazi ahal izateko», azaldu zuen.

Gainontzean, igandean Astelenan jokatuko diren bi kanporaketetako material aukeraketak egin ziren, pilotarien aldetik inolako kexurik gabe.

Frontis estandariza el material

Frontis presentó ayer la edición de este año del CPA de 2009 que ha comenzado con el Abierto de Iruñea, en el que la principal novedad es la estandarización del material con el que se van a disputar todos los partidos.

Las pelotas han sido fuente inagotable de polémicas y en la empresa iruindarra entienden que han logrado superar la creencia de que la producción artesanal del material hacía imposible su homogeneización. Según explicaron desde Frontis, «hace casi un año contactamos Cervino, pelotero que era capaz de realizar el 90 % del proceso de creación de una pelota de forma mecánica dejando solo el cosido de las mismas para las manos del artesano. Después de varias pruebas en todo tipo de frontones conseguimos una pelota que se adaptaba bien a todas las superficies. Cada tipo de suelo condicionará la velocidad de la pelota y serán los pelotaris los que tendrán que adaptarse a cada nueva circunstancia de juego».

La pelota CPA pesará entre 104 y 105 gramos dependiendo del sebo añadido y tendrán un diámetro de 62,5. J.O.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo