GARA > Idatzia > > Kultura

Eszenak

Bost langile eta dirutza lortzeko aukera parez-pare «Maldito Parné» antzezlanean

Zer egingo zenuke bat-batean dirutza lortzeko aukera izango bazenu? Eta diru hori Ogasun Publikoko zuzendari baten diru beltza dela jakinda? Ogasun Publikoaren egoitzako lau garbitzailek eta su-itzalgailuak aldatzen dituen gizonak galdera horiei erantzun beharko diete ostiral gau batean. Egoera hori abiapuntu duen antzezlana ekarri du Euskal herriko antzokietara Glu-glu producciones-ek, Patxi Perez zuzendari duela. Bihar eta etzi, Barakaldoko antzokian egongo dira.

p048_f01_148x88.jpg

Itziar AMESTOY | GASTEIZ

Ongiaren eta gaizkiaren arteko marraren aurrean ikusiko dute euren burua gauez lan egiten duten lau andre garbitzailek. Ogasun Publikoaren eraikinean lan egiten dute eta haietako batek jakin ahal izan duenez, nagusiek bi milioi euro diru beltzean ezkutatu dituzte armairu batean. Emakume bakoitzak bere egoera azaltzen duen heinean, diruak diru izateari utziko dio langile hauen amets eta etorkizun bihurtzeko.

Ideia hau aurkeztu zien Patxi Perezek Glu-glukoei «Ama, quiero ser lehendakari» antzezlanean elkarrekin lan egin ondoren. Testua, Carmen Pomberoren lana, bazegoen antzeztu ahal izateko idatzita. «Gehienetan moldatu egin behar izaten ditugu», azaldu du Glu-gluko kide eta antzezle Mari Cruz Melgosak. Zailtasun bakarra gizonaren papera egin behar zuen aktorea lortzea izan zen, honek Kubakoa izan behar baitzuen.

Gizonaren presentziak, azkenean, lau emakumeen plana kolokan jartzen du. Lau emakumeak eztabaidan ari direnean su-itzaltzaileak aldatzen dituen gizona agertu eta mehatxua botatzen die: dirua denen artean banatu ezean salatu egingo dituela. Bosten artean adostasuna lortzen saiatzen diren bitartean, denborak aurrera egingo du. Ostiral gaua da eta ezin dute haien erabakia gehiegi luzatu hurrengo goizean diruaren bila joango baitira. Baina, ez al dute beraiek diru hori nagusiek baino gehiago merezi?

«Duela gutxi estreinatu dugu eta publikoaren harrera oso ona izan da hasieratik. Ikusleak berehala sartzen dira protagonisten azalean eta beraien jokabidea ulertzen saiatzen dira», azaldu du Mari Cruzek. Horretan datza, azken finean, antzezlanaren helburua, pertsonaien paperean jartzea eta bakoitzak egoera horretan egingo zuenari buruzko hausnarketa egitea. «Antzezlan guztiek zerbait pentsaraztea dute helburu, baita komedia izanda ere», azaldu du. Hala ere, Glu-glu taldeko antzezle eta ekoizleak argi utzi du: «Askoz hobeto pentsatzen dugu barre egin ondoren».

Estreinatu zutenetik erantzun ona jaso dute Euskal Herriko antzokietan, eta hurrengo hilabetetan badituzte hainbat hitzordu finkatuta. Bihar eta etzi, Barakaldo Antzokian egongo dira, 20.00etan eta 19.00etan, hurrenez hurren.

HAUSNARTZEKO

Edozein antzezlanek hausnarketa eragitea du azken helburu, nolanahi ere, Mari Cruz antzezleak esan duenez: «Askoz hobeto pentsatzen dugu barre egin ondoren».

Espacios y tiempos se entremezclan recordándoles quienes son y lo que pueden ser

Tres espacios, tres tiempos están delimitados en la obra «Maldito Parné». Primero, está el cuarto de limpieza donde las cuatro mujeres comparten un pasado plagado de recuerdos. También está el pasillo y la sala de espera que representan el presente, el momento en el que tienen que decidir qué hacer, el lugar que les puede conducir hasta el dinero. En este lugar están «los miedos y los sueños de unos personajes casi transformados en alegorías de la duda», explican desde Glu-glu producciones. Y, por último, está el despacho donde saben que está escondido el dinero, el futuro que está ahí mismo, al alcance de la mano, sólo tienen que recorrer el pasillo. I. A.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo