GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Biarritzi heldu zaio etxetik kanpo garaipenak lortzeko garaia

Jon LEUNDA | BAIONA

Biarritzek sailkapeneko lehen lau postuetan sartu nahi du ahalik eta azkarren, eta horretarako aukera paregabea izango du gaur Mont de Marsanen, Stade Montoisen aurka, 20.30etik aurrera.

Nahiz eta Landeseko taldea sailkapeneko behealdean egon, ez da partida erraza izango. Staden, Akizen bezalaxe, Biarritzen eta Avironen ibilitako jokalari mordoa dago, eta haientzat garrantzi handia izaten dute neurketa hauek. Sailkapena hobetzeko ere puntu premia handia dute.

Biarritzek, gainera, etxetik kanpo arazoak ditu, oraindik ez du partidarik irabazi, baina iaz bezala ezinean ibili nahi ez baldin badute, Agileratik at ere garaipenak behar dituzte. Gaurkoan, puntu gehigarria ere nahi dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo