GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

OSTIRALEAN DONOSTIAN

Berrogei urte betetzear egon arren, Titin finalerdietan da aurten ere

TITIN III 22

BERASALUZE VIII 13

A.A. | DONOSTIA

Titin III.a finalerdietako ligaxkan izango da aurten ere. Berrogei urte betetzeko hiru hilabete baino gutxiago falta arren, Tricioko aurrelariak sasoi betean segitzen duela erakutsi zuen ostiral gauean eta uste baino errazago menderatu zuen Pablito Berasaluze.

Azken emaitza horretan zerikusi handia izan zuen neurketaren hasierak. Lehen sakea errioxarrari egokitu zitzaion eta di-da batean 10 eta 0 aurreratu zen markagailuan. Datu pare bat baino ez, lehen zati hori deskribatzeko: Berasaluzek partida hasi eta lau minutura eskatu zuen lehen atsedena 5-0 koarekin eta 27 pilotakada jotzerako Titin 7-0 irabazten ari zen.

Josu Areitio botileroak hala eskatuta, apur bat sosegatu zen bizkaitarra eta 14-8ra hurbiltzea lortu zuen partidako tantorik ederrena eginda. Baina irudipen soila izan zen. Errematean akats gehiegi egin zituen eta Titinek berriz ere agintea hartzea lortu zuen. Titin finalerdietan da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo