GARA > Idatzia > Kirolak > Eibar

Etxeko ibilbide sendoari eustea espero dute armaginek

p038_f02.jpg

 
EIBAR-LEVANTE

Amaia U. LASAGABASTER | EIBAR

Bi astetik bi astera gertatzen ari den bezala, Eibarrek konfiantza eta presio bereziz ekingo dio bere partidari. Hau da, Ipuruan jokatzea egokitzen zaion bakoitzean gertatzen den bezala.

Gorri-urdinen ibilbidea guztiz desberdina da joko zelaiaren arabera, etxean otso eta kanpoan uso, hala ari baitira jokatzen. Eta horrek ondorio kontrajarriak dauzka: Ipuruara itzultzerakoan segurtasun handiagoz jokatzen du talde gipuzkoarrak, baina puntuak nahi eta nahi ez eskuratzeko beharrak sortzen duen presioarekin ere bai.

Vallecasen gertatu bezala, partidari hainbat hutsunerekin ekin behar dio Eibarrek. Aurretik ezagunak zirenei Josu Etxanizena gehitu zitzaien atzo, orkatilan zaintiratua izan baitu. Gainera, astean zehar giharretan arazoak izan dituen Ibon Larrazabali atseden hartzen uztea erabaki du Carlos Pousok.

Badirudi, beraz, entrenatzaile bizkaitarrak ez duela aldaketa handirik egingo hamaikakoan. Hala ere, eta Pousok ezer aurreratu ez duen arren, ziurrenik ezker hegalean eta pibotean izango da aldaketarik, Raul Garciak -zigorra bete zuen joan den astean- Ivan Romero ordezkatuz, eta Txiki Lombrañak Larrazabalek utziko duen hutsunea betez.

Alvaro Martinezek eta Carmelok, hala ere, taldean sartzeko aukerak izan ditzakete.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo