GARA > Idatzia > > Mundua

Txinak eta Taiwanek urrats historikoa eman dute harremana normalizatzeko

Historikotzat jo dute adituek atzo Txinako Gobernuko goi kargu batek Taiwanera egin zuen bisita, 1949 urtetik hona ez baita horrelakorik izan. Segurtasun neurri handiak ezarri zituen Taiwango Poliziak Taipein, uharteko independentistek bisita honen kontrako iritzia azaldu eta azken egunotan mobilizazioak burutu dituztelako. Uharteak pairatzen duen krisi ekonomikoa Txinarekiko harremanak hobetuz konpondu nahi du Ma Ieng-jeou Taiwango presidenteak.

p020_f01_172x112.jpg

GARA |

1949. urteaz geroztik goi mailako lehendabiziko negoziazio bilera izan zuten atzo Taiwanek eta Txinak. Uhartera Txen Iunlin negoziatzaile txinarra heldu zen, 60 lagunez osaturiko taldearen buru zelarik.

Taiwango independentisten protestei aurre egiteko 7.000 polizia jarri zituzten lanean Taipein. Taiwango presidente Ma Ing-jeouk Txinarekiko hurbilketa politikari ekin dio uharteak pairatzen duen krisi ekonomikoari aurre egiteko asmoz. Egoera ekonomikoa dela-eta, Ing-jeouk jendartean zuen onarpenak behera egin du nabarmen.

«Ma-k erronka handia du aurrean. Burujabetzaren defentsari eutsiko diola, baina aldi berean Beijingen partetik ekonomia eta nazioarteko harremanetan kontzesioak lortzeko aukera dagoela erakutsi behar die taiwandarrei», esan zuen Roberto Txou Taiwango Txengtxi Unibertsitateko irakasleak.

«Bilera honetan ez dira gai politikoak, ez alde bietakoak ez etxekoak, eztabaidatuko», nabarmendu zuen Txenek. Adierazpen honek, dena den, ez zuen Taiwango independentisten haserrea baretu.

Taiwango Poliziak Txenek ostatu hartutako Grand Hotelera heltzen diren bide guztiak moztu zituen. Halere, Poliziak ezin izan zuen eragotzi independentistek Txen Taiwandik joateko eta uhartearen independentzia aldarrikatzen zuen kartel bat eskegitzea.

Adituen arabera, Txenen bisita garrantzi handikoa da, Beijingek joan den ekainean hasi zituen negoziazioen bidean.

Txinarekiko harremanez arduratzen den Taiwango erakundeak, Txinar Aferetako Kontseiluak (TAK), bidaia hau «ez da soilik gure harremanak hobetzeko aurrerapausoa, elkarren arteko erlazioei dagokienez une historikoa da», adierazi zuen.

Oposizioan dagoen Alderdi Demokrata Aurrerakoiak (ADA), ordea, milaka lagun atera zituen kalera joan den larunbatean Txenen bisitaren aurka egiteko. Atzo ere protestak izan ziren «Taiwan nire herria da» eta «Burujabetza babestu» lelopean.

Taipein izandako bisita honek aurrez Beijingen egin direnak baino eduki ekonomiko handiagoa izan du.

«La demanda autonomista ha fracasado», reconoce el dalai lama

El dalai lama Tenzin Gyatso, de visita en Japón, señaló ayer que considera que la reivindicación por una mayor autonomía en Tíbet ha fracasado y pidió a los tibetanos que tengan la mente abierta ante otras opciones que puedan surgir tras las negociaciones con Beijing.

«Mi confianza hacia el Gobierno chino cada vez es más escasa. La represión en Tíbet crece y no puede hacer como si todo fuera bien», declaró Gyatso en Tokio.

«Tengo que reconocer el fracaso. Nuestro acercamiento con el objetivo de lograr cambios ha fracasado y, al mismo tiempo, las críticas en el seno de la comunidad tibetana han aumentado», añadió.

Antes de su marcha de India, el líder espiritual del budismo tibetano declaró que concedía pocas opciones de éxito al diálogo con el Gobierno chino, la víspera de una nueva ronda de conversaciones entre sus representantes y Beijing.

Tras varios años de reivindicación ante China, Gyatso anunció que se colocaba en una situación de «semijubilación» y que la futura línea política frente a las autoridades chinas se debatirá en una reunión que celebrarán el 17 de noviembre en Dharamsala (India) todas las corrientes del exilio tibetano.

«Los tibetanos están condenados a muerte. Esta antigua nación y su herencia están a punto de morir», declaró el domingo a un grupo de periodistas en Tokio.

En octubre, Gyatso, de 73 años, fue hospitalizado durante una semana en Nueva Delhi para ser sometido a una operación para extirparle cálculos biliares. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo