GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Txipi Ormaetxea Gasteiz

ELA eta LAB, zeren zain zaudete?

Aitortu behar dut sindikalgintzaz ezer gutxi dakidala; halarik ere, sindikatuetan konfiantza handiagoa dut alderdi politikoetan baino.

Baina ostiralean «Berria»n irakurri dudalarik Elorrietak Andoainen esana, alegia, ELA eta LAB batuta lanaren erdia eginda legokeela, ezinegona sortu zait. Nardatua nago jada horrelakoak entzuten. Lehenago ere antzeko asko entzunak edo irakurriak gara: «Lehentasuna indar abertzaleak batzea da», «unidad de acción de largo recorrido», «LABen eta ELAren arteko batasun sindikala berreskuratu behar da», eta abar eta abar. Baina denbora badoa, eta hitzetatik ekintzetara jauzirik ez da ematen. Eta ikasi beharko dugu amore ematen.

Ni LABeko kidea naiz, baina badut lagun eta ezagunen bat edo beste ELAko kidea dena, eta ez dut ikusten alde handirik haien eta nire pentsamenduaren artean. Badira desberdintasunak sindikatu bien artean, baina helburu bertsuak izanik eta dugun behar larriaren aurrean iruditzen zait indar handiagoa egin beharko genukeela gutxiengo batasun hori lortzeko. Nik behinik behin ahalegin guztiak egingo nituzke norabide horretan, gure auziari irtenbidea aurkitzeko baitezpadakoa baita.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo