GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Txema Oderiz Azkona Administrazioan Euskaraz taldea

PSN-PSOE, euskaldunon etsaia eta gezurti galanta

Administrazioan Euskaraz taldeak PSN-PSOE alderdia kritikatu nahi du, eremu mistoa zabaltzeko bere aurkako boto erabakigarria dela-eta.

Lehenengoa. PSN-PSOEk horrelako aldaketa egiteko ikerketa soziolinguistikoen beharra aipatu zuen eta udalen aldeko akordioak eskatu zituen.

Bigarrena. Galar eta Arangurengo udalerriei dagokienez, bi baldintza horiek bete dira. Udalek aldeko akordioa hitzartu dute. Nafarroako Gobernuak Iruñerriaren inguruan ikerketa soziolinguistikoa egina du (eremu ez euskalduna uzteko hiritarren borondatea garbi azpimarratzen duena).

Hirugarrena. Beraz, euskaldunon eta euskararen aurkako alderdia izateaz gain, PSN-PSOEk agerian utzi du gezurti galanta ere badela.

Laugarrena. Hau al da PPrekin hausteagatik PSN-PSOEk UPNri egindako lehen oparia?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo