Euroligan
Lottomaticak buruko minak emango ditu erne jokatu ezean
Robert Hite baskonisten fitxaketa berriaren aurreneko minutuak irits daitezke. Talde erromatarreko izarrak, berriz, Becirovic eta Brezec esloveniarrak dira.
TAU BASKONIA EUROLIGAN
Arnaitz GORRITI | BILBO
Denboraldia berez da luzea eta gogorra, baina Tau Baskoniak behingoz ez du partida asko jarraian jokatu izanaren kexarik izango. Dusko Ivanovicen taldeak joan den asteburuan ez zuen liga partidarik jokatu atsedena zegokiola-eta. Beraz, Euroligako gaur arratsaldeko neurketa prestatzeko aski denbora izan du talde gasteiztarrak, bidaiatu beharrik ere ez baitu izan.
Kontuz ibiltzea komeni zaio, hala ere, talde arabarrari. Atsedenak larregi erlaxatzea ekar lezake -Ivanovicek bere jokalariek tentsioa gal ez zezaten ahaleginak eta bi egingo zituen egunotan, dena den- eta, horrek, bada, Euroliga lako lehiaketa gogor batean, egundoko muturrekoa hartzeko arriskua ekar lezake. Are gehiago, aurkaria Jasmin Repesak zuzentzen duen Erromako Lottomatica baldin bada.
Italiako saskibaloi liga -Lega- ez dago sasoirik onenean, Sienako Montepaschi izan ezik, gainontzeko taldeak azken urteetan Europako txapelketetan burua atera ezinik ibili dira, diru arazoek jota, eta, ondorioz, Europan maila goreneko jokalariak fitxatu ezinik, edota edonola saldu beharrean. Hala ere, Lottomaticak -Dejan Bodiroga jokalari bikaina izandakoa zuzendaritzan dela- badirudi bere bidea aurkitu duela, eta maila bikaineko taldea eratu du, Sani Becirovic eta Primos Brezec esloveniarrak izanik italiarren izar nagusiak. Horrez gain, eskarmentu handiko jokalariak ditu bertan; hala nola Bartzelonako jokalari ohi Rodrigo De la Fuente madrildarra, Dusko Ivanovicen agindura 2005ean Tau Baskoniarekin Final Fourren txapeldunorde izan zen Roberto Gabini hegaleko argentinarra, edota Gigli italiarra. Hala, Euroligako C multzoko lidergoa eskuratzeko hautagaietako bat izango du aurrean Tau Baskoniak.
«Welcome Mr. Hite!»
Gasteiztarren artean, berriz, Robert Hide fitxaketa berriaren aurreneko minutuak ikusteko aukera izan daiteke gaurko partidan. Zuntz haustura bategatik, Pete Mickealek ezingo du parte hartu, eta baliteke hegaleko postua Vidalen eta San Emeterioren artean betetzea, eta eskolta gisa Rakocevicek -Euroligako azkenengo MVP saria lortu zuena- eta Hitek jokatzea.
Bestalde, Pablo Prigioni ere egunotan kontu handiz ibili da entrenatzen, artean behatz bat minduta du-eta. Dena den, antolatzaile argentinarrak «hanka bakarraren gainean» ere jokatzeko prest dagoela adierazi zuen duela egun batzuk.
Euroligako C multzoko lidergo eskuratzeko hautagaietako bat izango du aurrean Tau Baskoniak, eta Pete Mickeal gabe. Hala. San Emeteriok eta Vidalek jokatuko dute hegalean, eta Rakocevicek eta Hitek eskolta gisa.
Italiako saskibaloi liga -Lega- ez dago sasoirik onenean. Hala ere Lottomaticak maila oneko taldea eratu du, eskarmentu handiko jokalariz betea. Tartean dago, Tau Baskoniako jokalari ohi Roberto Gabini argentinarra.
Iurbentia Bilbao Basket conoció ayer el último rival que tendrá en la primera fase de la Eurocup: el KK Buducnost de Montenegro, que derrotó al Galatasaray turco en la eliminatoria previa a doble vuelta. El Nymburk checo y el KK Hemofarm son los otros dos contrincantes de los bilbainos dentro del Grupo H.
Por otro lado, el conjunto vizcaino informaba que Quincy Lewis estará de baja al menos dos semanas debido a la lesión en el hombro sufrida en el último partido de liga, ante el Cajasol. El alero estadounidense sufre una «rotura parcial del fascículo posterior del ligamento glenohumeral del hombro izquierdo».