Bilbo Forum
Bitoriano Gandiagari kantatuko dio gaur Gotzon Mendibilek Bilbon
Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatu ohi duen Bilbo Forumen poesia jardunaldiak aurkeztu ditu aurten. Iragan urriko Bernardo Atxagaren jardunaldiaren ostean, Bitoriano Gandiagaren olerkigintza ekarriko dute gogora Iñaki Irazuk eta Gontzal Mendibilek. Bigarrenak kantatuko dituen poesiei iruzkinak egingo dizkie lehenak, ohi bezala Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilboko Plaza Barrian, iluntzeko 19.00etan, ehun lagunentzako lekua duen aretoan. Datorren asteazkenean, Gabriel Aresti izango dute gai Koldo Izagirrek eta Joseba Tapiak.