GARA > Idatzia > > Kultura

Eszenak

Teatro Paraisok irudiak eta antzezpena nahastuko ditu berriz «Kri Kra Kro» lanean

GARA | GASTEIZ

Aurreko proposamenetan irekitako bidetik jarraituko dute Teatro Paraiso taldekoek. Lehenik eta behin «En el jardín» lanean Théâtre de la Guimbarderekin izan zuten elkarlanari segida emango diote «Kri kra kro» estreinatzekotan diren lan berrian. Baina horrez gain, aurrekoan gertatzen zen era berean, antzezleen lana eta irudien sormena batera agertuko dira. «Ikuskizun honen galderek eta irudiek elkarri eskua ematen diote mundua poetikoki zirriborratzeko», esan dute arduradunek. Antzezlanaren espazio eszenikoak, jokoaren zati bezala aurkezten ditu irudiak, «mundua ikertu eta honetaz gozatzeko aukera gisa, eta ez bakarrik behatzeko». Iaz hogeita hamargarren urteurrena ospatu zuen talde honek, hurrengo igandean aurkeztuko du «Kri kra kro» lan berri hau Gasteizko Printzipal Antzokian, 18.00etan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo