GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Antton Lopez ospitalean da iragan astetik, kartzelan krisi bat izan zuela-eta

GARA |

Antton Lopez Ruiz Elorrioko preso politikoa ospitalean da joan den ostegunetik, Puerto III kartzelan «krisi zerebrobaskularra» izan zuela-eta. Puerto Real-eko ospitalean dago oraindik, baina hobera egin omen du. AAMk gogor gaitzetsi zuen Cadizeko kartzelan Antton Lopezekiko izandako «utzikeria»: krisia 11.00etan izan eta berehala medikuari deitu arren, 14.00ak arte ez zioten erantzunik eman. Orduan ere neurriak hartzen luzatu ziren, 16.00etan atera baitzuten hiriko erietxera. Horretarako erabilitako era ere salatu zuten; «lekualdatze arrunta» bailitzan eta eskuak loturik egin zuen bidaia, anbulantzian egin ordez.

AAMk «garaiz harrapatu zutela» eta OTA, elektroentzefalograma, hainbat analisi eta ECO bikoitza azterketak egin zizkiotela esan zuen.

Presoen alde Burlatan 45 lagun bildu ziren atzo; 35 Iruñeko Alde Zaharrean, Txantrean 70, Donibanen 60, Iturraman 102 eta Arrosadian 70; honetan, auzoko hiru atxilotuak eta urrian espetxeratutakoa oroitu ziren.

Espetxe aldaketak

Alberto Lopez Iborra Navalcarnerotik Ocaña I-era aldatu dute, eta Jon Koldo Aparicio Algecirasetik Zuerara eramatea iragarri dute; Zuhaitz Errasti estraditatu eta Madrilen egonda, aske gelditu zen. Jose Miguel Gaztelu Puerto I-en dago, Frantzisko Garmendia Zueran, Xabier Goldaraz Ocaña I-en, Juan Kruz Aldasoro Valladoliden, Jabi Agirre Bois d'Arcy-n, Egoitz Coto Valencia III-n, Sergio Boada Alcala Mecon. Arkaitz Goikoetxea Valdemoron dago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo