Lau eta Erdiko Txapelketa
Gaztain garaia iritsi da finalerdietako ligaxkara ere
Martinez de Irujo ez da batere gustura geratu Titinen aurka jokatzeko aukeran jarri dizkioten pilotekin; bere biak «bi gaztaina» omen dira. Izan ere, finala gerturatu ahala, tentsioa are nabarmenagoa da.
Asier AIESTARAN | DONOSTIA
Dos castañas. Gisa horretan deskribatu zituen Juan Martinez de Irujok iganderako berak aukeratu dituen bi pilotak. Izan ere, Adarragan atzo egindako material hautaketan argi geratu zen txapelketa azken txanpara hurbiltzen ari dela-eta, tentsioa gero eta nabarmenagoa dela pilotarien artean. Igandean galtzen duenak ez du finalean sartzeko ia batere aukerarik izango.
Titini egokitu zitzaion lehenik bere pilotak aukeratzea eta Triciokoak ez zuen arazo gehiegirik izan materialarekin. 104,2 eta 105,2 gramoko bi pilota hobestu zituen otarretik, bat Ciprirena, eta nahiko pozik gelditu zen bere aukeraketarekin. Irujo zain-zain zegoen, bere txanda noiz iritsiko zain. Eta azkenean iritsi zitzaion garaia.
Orduan hasi ziren Iberoko aurrelariaren purrustadak. Atzera eta aurrera, urduri, bere onetik irtenda, eta ingurukoei bere ezinegona nabarmen ezagutaraziz. Azkenean, erabat muturtuta, 103,8 eta 104,5 gramoko bi pilota aukeratu zituen iganderako, honek ere bat Ciprikoa. Irujo ezagututa, prentsa-aretoan lurrikararen bat espero zen, baina bere hitzak neurtzen jakin zuen.
«Titinenak gustatu zaizkit»
«Aukeran jarri diguten materialarekin ez naiz batere pozik gelditu, pilotak ez zaizkit batere gustatzen. Pilotaleku honetarako material eskasa dela iruditzen zait. Adarragako frontisetik pilota ez dela batere irteten jakinda, pilota gehixeago jartzea bazegoen. Hala ere, zorionez, lasaiago gelditu naiz Titinek aukeratutako pilotak probatu ditudanean. Niri gustatzen zaidan pilota klasea hartu du berak», argitu zuen Irujok.
Titin, ordea, ez zegoen oso ados Irujoren esanekin: «Pilotekiko Juanek daukan iritzia errespetagarria iruditzen zait. Pilotaleku honek, frontisak dauzkan ezaugarriengatik, gehiago ibiltzen den pilota onartzen du. Baina nik nahi nuena aurkitu dut eta esango nuke probatu ditudan zenbait pilota nireak baino gehiago ibiltzen zirela. Ez agian Punpakoak, baina bai Ciprirenak. Hala ere, beti esaten dudan moduan, igandera arte itxaron beharko da materialak nola erantzuten duen ikusteko».
Pilotak alde batera utzita, eguneko beste hizketagai nagusia Titinek aurreko igandean Aimar Olaizolaren aurka jasotako egurra izan zen, ez baita oso ohikoa izaten Titin horrela ikustea.
Protagonistak berak aitortu zuenez, «aurreko astean oso haserre amaitu nuen, baina astelehenetik partida hori ahaztuta dago. Hemen ezin duzu gertatutakoan pentsatzen denborarik galdu, konturatzerako hitzordu are garrantzitsuago bat heltzen zaizulako».
Irujok ere ez zion garrantzia handirik eman nahi izan Titinen porrotari eta kontuan hartzeko beste faktore bat aipatu zuen, zaleen laguntza: «Titinek jasotako porrota urtean behin bakarrik gertatzen da. Argi daukat Logroñon jokatuta, eta bere zaleen aurrean, neurketa ona jokatuko duela igandean. Ni dena ematera etorriko naiz, errioxarrei festa zapuztera».
Bi pilotariek onartu zuten Adarragako frontisak pilota asko moteltzen duela eta materiala jartzerakoan kontuan izan behar dela hori. Titinen ustez, ordea, bazegoen non aukeratu.
Manuel Galán se impuso en la eliminatoria del Campeonato Individual de pala que disputó contra Daniel Velilla en el vetusto Deportivo de Bilbo. El asturiano superó por 35 a 27 al maño en un partido que se le puso muy cuesta arriba en la primera mitad del choque. Tras un comienzo bastante igualado, Velilla comenzó a dominar el juego de cabo a rabo y el marcador fue un fiel reflejo de lo que sucedía en la cancha: la diferencia se fue hasta los ocho tantos en el 12-20.
Pero a partir de ese momento, Galán decidió arriesgar y la apuesta le salió bien. Consciente de que no podía seguir como hasta entonces, el zaguero comenzó a intentar la jugada y dio un auténtico recital en la segunda mitad del encuentro con sus dejadas y dos paredes. Cada pelotari logró dos tantos de saque en un partido que duró 47 minutos. El tanteo del marcador fue el siguiente: 1-2, 4-3, 6-6, 9-7, 10-12, 11-15, 12-20, 17-21, 22-22, 23-24, 29-25, 33-26, 34-27 y 35-27.
Con este resultado, Galán logra el billete para enfrentarse a Esteban Gaubeka en el Grupo B. El partido se disputará el próximo 22 de noviembre, por lo que ambos pelotaris tienen mucho tiempo todavía.