GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Mikel Lonbillo Eletxigerra Bilbo

Euskoenea

Jakina, behinola herri migratzaileen artean, eta herri guztiak migratzen egonda izaki, herri beraren izaera gauzatzeko bi konzeptutan zehaztu ohi da, hau da, migrazio lurraldekoak, esparru fisikoa dena, eta esparru ez fisikoa, kultura deiturikoa, beste modu batean eraginaren esparrua agian. Askotan atzerriratzeak ez du izan atzerako aukerarik hegaztien iragaitea izango balitz bezala, eta makina bat herrik borroka latza izan dute historian. Beste horrenbeste denbora ez da izan kasu askotan, zer eta herri mordo, belaunaldi, izen-deiturak edota kultura beraren aberastasuna desagertu baita inguru zapaltzaileen artean betirako. Ene iritziko, kultura esparrua eta lurraldetasun konzeptuak gorde beharko lirateke batera, euskaldunak, kasu, eta globalizazio denboran zehar kultura esparrua jagonarazi beharko da nola edo hala. Demagun godoen kasua. Asiatik migratuta Kristo baino lehen, Gottenborg eraiki eta denboran zehar Septimania, «Gotten cluny», Katalonia izenekoan finkatu ziren azkenik, hizkuntza galduta, halere. Gainera, kulturaren esparru guztietan izen berbera ipinita, demagun ere Euskoenea (Baskonia?, Gaskoigne?), beste kasu batzuetara zabalduko lirateke agerpena, hots, saskibaloia, esku pilota, xakea, tenisa... Euskoenea kasu, zatiren batean dugu hizkuntza galduta, Bordeletik hasita.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo