GARA > Idatzia > > Kultura

BIARRITZ

Atabal zentroak hirugarren urteurrena ospatuko du Asian Dub Foundationekin

Biarritzeko Musika Garaikideko Atabal zentroak heldu den azaroaren 25ean hirugarren urtea beteko du. Urteurrena ospatzeko gaur gauean Asian Dub Foundation talde ezagunak kontzertua emanen du. Ez da hori izanen ekitaldi bakarra, larunbatean Brok'n Roll taldea ere izango da, eta hurrengo astean, azaroaren 27an, The Rabble taldearen kafe-kontzertua izango da. Hiru urte hauetan Atabalek 100 kontzertu antolatu ditu eta 35.000 ikusle bildu ditu musikaz gozatzera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo