GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Osasun Arriskuak

Manifestazioa izango da gaur goizean, Baionan, telefono antenen kontra

Gaur goizeko hamarretan Ipar Euskal Herriko hainbat elkarte eta plataformek deituta manifestazioa eginen da Baionako karriketan zehar. Geroz eta antena gehiago ikusten dira herrietako paisaietan, eta Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherean azken aldi honetan etengabe arazoak ematen ari den gaia da. Hiriburu, Angelu, Ziburu, Donibane Lohizune eta Baionan mobilizazioak izan dira azken hilabeteotan. Angelun, esaterako, biztanleriaren protestak direla-eta hiri erdian antena bat ezartzeko egitasmoa gelditu egin da. Donibane Lohizuneko Akotz auzoan ere mobilizazioen ondorioz antenaren egitura ezarria baldin bada ere, ez du emititzen. Maulen uhinen bitartezko Internet izateko aukera emango luken antena bat ezarri nahi dute, eta horrek kezka handia sortu du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo