GARA > Idatzia > > Kultura

Andres Urrutia berriro izendatu dute euskaltzainburu, 2012ra arte

GARA | BILBO

Euskaltzaindiak bilkura berezia egin zuen atzo Bilboko egoitzan. Helburua, zuzendaritzako kargudunak izendatzea izan zen eta Andres Urrutia, notario eta Zuzenbideko irakaslea, izan da berriz ere euskaltzainburu aukeratua. Urrutiak kargua hartu zuen 2004an Jean de Haritschelhar ordezkatuz. Urrutiarekin batera honako kideak izango dira Euskaltzaindiko Zuzendaritzan, besteak beste: Beñat Oihartzabal, euskaltzainburuorde gisa, Xabier Kintana Idazkaritzan, eta Jose Luis Lizundia Diruzaintzan. Beraz, gaur jakinarazitako zuzendaritza batzorde berriak aurrekoaren antzekotasunak ditu, batez ere, kargu asko lehengo moduan geratu direlako. Aldaketa bakarra Iker Saileko burua izan da, Andoni Sagarnak hartu baitu kargua, Henrike Knörr zenduaren ordezkotzat. Euskaltzaindiak Euskal Herri osoan du eragina eta Bilbon du egoitza nagusia; Baionan, Donostian, Iruñean eta Gasteizen ere baditu ordezkaritzak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo