GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Amets Arzallus, Niko Etxart, Koldo Gorostiaga, Pantxika Maitia, Béatrice Peyrucq, Sébastien Sorhouet eta Chantal Torre

Abenduaren 3an boz bakar bat ez da falta behar!

2002an, LAB lehen aldiz aurkeztu zen Prud'hommes hauteskundeetan, sindikatua sortu eta handik bi urtera.

2.000 lagunek eman zioten bozka desmartxa sindikal honi, gaur egun ere panorama sindikala astintzen segitzen duena.

LAB sindikatu abertzalea Euskal Herri osoan antolatua den sindikata bakarra da, bere burua iharduera nazionalean kokatzen duena, baita Ipar Euskal Herriak behar dituen ezinbesteko eskumen sozio-ekonomikoak aldarrikatzen dituen bakarra.

Kapitalismoaren kontrako sindikatu gisa, LABek argiki erakutsi du sal-erosgai bihurtu nahi gaituen neoliberalismoaren aitzinean, globalizazioari aurre egiteko, lekuko sindikalismoa eta borroka defenditu behar direla. Desmartxa internazionalistan eta altermundialistan ari izanez, elkartasunezko sindikalismoa sortuz, munduko eta partikulazki Europako beste langileekin bat eginez, azken eremu honetan antolatzen delako lorpen sozial gehienen suntsiketa.

LABek, azken urte hauetan, langile guziekin batera engaiatzeko prest dela erakutsi digu, izan daitezen lanean, langabezian ala prekaritatean.

LABek ere talde juridiko sendoko sindikatua iraunkorki eraiki duela erakutsi du, baita ekintza sindikalaren alorrean dabiltzan delegatuak, langileen kezken zerbitzuko eta giro oldarkorrean, nahiz eta traba legalak izan (bost konfederazio sindikal frantsesak faboratzen dituen ordezkapen legea) eta sindikatu frantses gehienengandik hoztasuna pairatu.

LABen emaitza ona borroka sozial eta abertzalea lan munduan defenditzen duten aktore guztientzat izanen da onuragarri. Eremu sindikal osoan ere ondorioak ukanen ditu, gure lurraldearen ezagutzeko dauden moldeetan (euskararen presentzian adibidez). Mugimenduaren eta aldaketaren alde dauden guzientzat sustatze bat eta altxatze bat.

LABek egiten duen bestelako sindikalismoa abertzale eta ezkerreko desmartxa duen bermatzaile bakarra da izanen da .

Desmartxa honekin bat egiten duten abertzale guziei egiten diegu deia. LAB zerrendak bozkatu, Euskal Herriko langileen sindikatuarenak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo