GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Euskarazko hedabideek jasotako dirua ez dela nahikoa adierazi dute

GARA |

Nafarroan euskaraz diharduten hedabideek prentsa oharra igorri zuten atzo, Iruñeko Gobernuak ekainaz geroztik blokeatuta zuen euskarazko hedabideak sustatzeko kontu-saila jada hein batean desblokeatu dela-eta. Izan ere, xede horretara bideratzekoak ziren 310.000 eurotik, 240.000 banatuko ditu UPN-CDNren kabineteak.

Hedabide hauek, lehenik «aitortu eta eskertu» egin dute Hezkuntza Sailak eta Euskarabideak auzi honetan egindako ahalegina, kontu-saila desblokeatzea ekarri duena; baina «argi eta garbi» utzi nahi izan dute «aurrekontuan aurreikusita zegoen zenbatekoa, eta, zer esanik ez, azkenean banatuko dena, nahikoa izatetik oso urrun dagoela».

Azaldu zuten, 240.000 euroko poltsa horretatik, %65 (156.000 euro) izango dela euskara hutsezko hedabideentzako, hau da, euskaraz diharduten hedabideon «aurrekontu osoaren %7,6 baino ez». Horrekin batera, salatu dute aurten dirulaguntzekin gertatu dena erabat onartezina dela eta ezin dela beste behin gertatu».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo