GARA > Idatzia > Kirolak > Athletic

Jaitsieraren arriskutik kanpo

Etxean lortutako konfiantzari etekina atera nahi dio Etxeberriak

Elgoibartarrak argi dauka etxetik kanpo hobetzea ezinbestekoa dela azken asteotako sufrimendua behin betiko amaitzeko.

p035_f01.jpg

GARA | BILBO

Orain dela bi aste gertatu bezala, Athleticek galdera garrantzitsu bati erantzun behar dio: Numantziaren aurkako garaipena larrialdi une bateko erantzun soila izan zen ala bolada berri bateko lehen urratsa? Aurreko esperientziak -jipoi ederra hartu zuten bilbotarrek Riazorren, Osasuna gainditu ondoren- ez du baikortasunerako aukera handirik eskaintzen, baina istorioa beste era batera idazteko itxaropenez dira zuri-gorriak.

Oinarria, San Mamesen jokatutako azken bi partidak izango lirateke, Joseba Etxeberriaren esanetan: «Numantziaren aurkakoak konfiantza handia eman digu. Jaitsierako postuetatik irteteko balio duelako, baina etxean ondoz ondo lortu dugun bigarrena delako ere bai, eta, gainera, derbian gertatu zen bezala, berriro ere gure atea hutsean utzi genuelako». «Etxean gero eta indartsuagoa ikusten dugu taldea -gaineratu zuen-. Azken bi aurkariek ez digute golik egin, aukera gutxi sortu dituzte... Garrantzitsua da hori».

Athleticen kapitainak, hala ere, egoera «derbiaren ostekoaren antzekoa» dela onartu zuen. «Etxean taldeak hoberantz doala erakutsi du, baina orain hobekuntza hori kanpora goazenean ere islatu behar du. Hori da gure hurrengo ikasgaia. Etxean azken bi partida hauetan izan ditugun intentsitatea eta sentsazioak etxetik kanpoko partidetara eramatea. Oreka hori bilatzea da gure helburua, eta hori lortuz gero, gauzak erabat hobetuko dira», nabarmendu zuen.

Llorente, kantoi-harria

Zuri-gorrien arteko azken asteotako protagonista nagusiari buruz ere aritu zen Etxeberria. Aho bete laudorio izan zuen.

Fernando Llorente, gaur egun, Athleticen «kantoi-harria» da, elgoibartarraren iritziz; taldearen «erreferentzia nagusia, bai jokoari, bai golei dagokienez». «Sasoi betean dago -jarraitu zuen esanez- eta hori albiste ona da denontzat. Zortea dugu horrelako mailan dagoen jokalari bat gurekin izateagatik. Ia horrela jarraitzen laguntzen diogun, argi baitago gaur egun berak duen prestutasuna onuragarria dela guztiontzat».

Aurrelari gipuzkoarrak, azkenik, ontzat hartu zuen Kopako zozketaren emaitza. Eta Athleticek lehiaketari ilusioz ekingo diola azpimarratu zuen, «aukera politak zabaltzen dituelako, bai titulu bat lortzeko, bai Europara joateko ere».

AURKEZPENA

Antton Irustak berak idatzitako «Athletic Geuria!» liburua aurkeztu zuen atzo, Ibaiganen, Fernando Garcia Macua eta hainbat jokalari ondoan zituela.

Competición sanciona a Etxeita con un partido

Competición castigó a Xabi Etxeita con un partido de sanción. Con la baja añadida de Ustaritz, la duda de Amorebieta, y los problemas de Ocio, Caparrós podría citar al central del Bilbao Athletic Xabi Etxebarria para el choque de Santander.

A la venta las entradas para Santander

Los socios pueden adquirir, a partir de las 10:30 en las taquillas de San Mamés las entradas remitidas por el Racing para el partido el domingo. El precio de las mismas es de 40 euros.

Vuelta al trabajo con amistoso y entrenamiento

La plantilla regresa hoy al trabajo, dividida en dos grupos que trabajarán en Basauri y Lezama. 14 jugadores, además, se enfrentarán al Somorrostro en Muskiz (18:30).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo