Xabier Silveira Bertsolaria
Laboa, zortzietan Bulean
«'Da un puntazo del kopon tío', tipo hau, ibiltzen da hor Igeldon, `con sus coleguitas'...». Ez nekien nondik zihoan Pelos, derrepente Laboa sartu zitzaion buruan eta bera berera Behin eta berriz kantatu dugu abesti berdina, telefonoa moztu den arte, behin eta berriz, bera negarrez, biok kantari: «Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi...»
Monikak telefonoz Mikelena esan didanean, segituan etorri zait burura egun hura, Pelosen etxean, badakizue, Play Station-ean jostatzen egoten ginen leku goxo, apologiko, gehienetan ilun eta beti nazkagarri egoten zen hartan. Pelos eta biok geunden sofan, bai, bixkiak ordurako Zunbeltz idekitzera joanak ziren. Guk bertan jarraitu genuen, egurrean, elkarri zeinen txarrak ginen leporatzen denbora gehiago pasatuz botoiei modu egokian ematen baino. Lau-bost diska ari zen bueltaka, petak bezala, bata bestearen atzetik. Erretzeari uztea pentsatu nuen arratsalde hartan, baina Pelosen hitzek ideia burutik aldendu zidaten, orain oroitzen dudanez. «Dago guay hau eh, mola, ez dakit, segun ze moment pillatzen dizun ezta, baina guay dago». Burua baiezko eskas batek mugitu zidan, nik gola a guebo neukan. Baina hutsegin nuen eta Pelosi berdin-berdin, bost axola. «Da un puntazo del kopon tío, tipo hau, ibiltzen da hor Igeldon, con sus coleguitas...». Ez nekien nondik zihoan Pelos, derrepente Laboa sartu zitzaion buruan eta bera berera. «Tío, zuk imaginatu, Alemanian, yo que sé, edozein talde kañero molatzen dion peña, hola, en plan Corazon de Sapo edo Etsaiak, SA eta hola, izango dela pues, aber, Jantzerdrayer o algo así se llamarán, pues joder, esa peña no escucha a Rudolf Mayer o como se llame un puuuto cantautor de Berlin».
Arrazoia iruditu zitzaidan, hausnarketa kuriosoa Pelosek egina izateko. Pentsatzen zuenean gustatzen zitzaidan eta Espainan ipini nuen berak Alemanian egindako konparaketa; Extremoduro eta Sabina... «¡Puuuta comparación! Aber zu, Extremo da kañero nire aita den bezela pikoleto, leéte las letras, eta Sabina bueenooo, no te pases, si es un fatxa. El Laboa grabatu du la de... `Denak hala inor ez, denak hala ezer ez...', «Izarren hautsa», eta mogollón tio, no te pases, Sabina tu, Mikel Laboaz ari gara txabal! Txapatzen dutela edozein garito Ikatz kalean dagoela petatua manifa bat eta gero,jartzen dute Mikel Laboa eta ez dago inor ez dakiena kanta hori, berdin du zein, berdin du. Himnos, badaude batzuk direla puuutos himnos, ereserkiak, como diría Unai. Eta Lekeitioak ya son la caña, pureta guztik flipatzen ta bera hor... tipo hori da un titán!».
Oraintxe bukatu dut Pelosekin bigarren deia, kantuz. Monikak «Arrats, Mikel Laboa hil da» esan bezain pronto, agurtu eta eskegi eta di-da jo diot telefonoa Pelosi. Behin eta berriz kantatu dugu abesti berdina, telefonoa moztu den arte, behin eta berriz, bera negarrez, biok kantari: «Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi, kantuz igortzen ditut nik penak ihesi; kantuz izan dudana zerbeit irabazi, kantuz gostura ditut guziak iretsi; kantuz ez duta beraz hiltzea merezi? Kantuz eman izan dut zonbeiten berriak, kantuz atseginekin erranez egiak; kantuz egin baititut usu afruntuiak, kantuz aitortzen ditut nere bekatuiak, kantuz eginen ditut nik penitentziak».
«Kantuz ehortz nezate hiltzen naizenian, kantuz ene lagunek harturik airian; kantuz ariko zaizkit lurrean sartzian; kantuz frango utziko diotet munduan, kantuz har diten bethi nitaz orhoitzian».