GARA > Idatzia > > Kultura

Maradona eta Elkano, Xabier Silveira eta Gari Berasaluzeren azken lanen protagonista

GARA | DONOSTIA

Txalaparta argitaletxearen eskutik, Durangoko Azokara begirako bi liburu berri aurkeztu zituzten atzo Donostian. Xabier Silveiraren (Lesaka, 1976) «Maradona, barrilete kosmikoa» eta Gari Berasaluzeren (Getaria, 1975) «Elkano, itsasoak emandako bizitza».

«A las ocho en el Bule» (Txalaparta, 2007) lanarekin lortu zuen arrakastaren ondoren, Silveira lesakarrak futbolari argentinar mitikoa du mintzagai «Maradona, barrilete kosmikoa» lanean. Aurreko mendeko futbol jokalaririk onena izatera heldu zenaren bizitzako gorabeherak landu ditu Silveirak. Liburuan azaltzen denez, kirolari, abeslari, artista edo politikariek, zein gizabanako soilek sentitzen duten harenganako miresmena egunez egun handitu besterik ez da egin; azken finean, idazleak duen miresmenaren ondorio da idatzitako lana.

Berasaluzek, berriz, Elkano herritarraren bizitza dakar «Elkano, itsasoak emandako bizitza» liburuan. Joan Sebastian Elkano kapitainaren aginduetara, Gaztelara, espeziaz beteta, itsasontzi bakarra itzuli zela kontatzen du idazleak. Munduari buelta osoa eman zioten, baina Berasaluzek liburuan dioen bezala, «gaur egun arte isilpean gorde nahi izan den sekretu baten laguntzarekin...» izan zen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo