PRUD'HOMMES KONTSEILUAK
Banakako lan gatazkak epaitzeko kontseilariak hautatuko dira gaur
Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako langileek Prud' Hommes Auzitegiko kontseilariak hautatuko dituzte gaur. Halaber, enpresariek ere beren ordezkariak aukeratuko dituzte. Guztira, ia 79.000 herritarrek dute datozen bost urtetan auzitegi berezi horretan epaile lanetan arituko diren kontseilariak hautatzeko eskubidea. Baionako Prud'Hommes Auzitegia 50 kontseilariz osatua da, kopuru berean banatuta langileen kolegiorako eta enpresarienerako. Hauteskunde bulegoak goizeko zortzietatik arratsaldeko seietara izanen dira irekiak eta langileek lanorduetan eman dezakete boza.