GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Camposen lege proiektuari «ateak itxi» behar zaizkiola diote EHEk, LABek eta EHBEk

p018_f02_011x111.jpg

GARA |

Lakuako Hezkuntza Sailak egungo hizkuntza ereduen politika gainditzeko aurkeztutako proposamenak kritika ugari jaso ditu hezkuntza zein euskalgintzako eragile askoren ahotik. Hamaika eragilek osatzen duten Eskolak Euskaldundu ekimenak gainera, mobilizazio eguna deitu du biharko, lege proposamena kalean zein ikastetxeetan ozen arbuiatzeko.

Mobilizazio egunaren harira, LABek, EHEk eta EHBEk ekimen sinbolikoa egin zuten atzo Hezkuntza Sailak Gasteizen duen egoitza nagusian, bertako sarreran ate bat kateatuz. Ekimen honekin, «iruzurraren legeari atea itxi egin behar zaiola» aldarrikatu zuten. Gainera, lege-proiektua bertan behera uzteko «oraindik garaiz» dabiltzala deritzote eta indar metaketa lortuz gero «egingarria» dela defendatu zuten.

Mezu horixe bera luzatu nahi izan zioten hiru eragilek euskal gizarteari eta antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin zieten herritarrei.

Hiru eragile horien aburuz, aurkeztutako proposamena onartuz gero, euskalduntze prozesua «moteldu eta ezinezko bilakatuko du». Hainbat kritika zehatz ere egin zizkioten proiektuari; hala nola irakasleen kontratazio berrietarako perfila edota ikasleek jaso behar duten hizkuntza gaitasuna zehaztu ez izana aipatu zuten. Era berean, ezarriz gero lehenengo ebaluazio orokorra egin bitartean 15 urte pasako direla ere salatu zuten.

Goizean eta arratsaldean izango dira bihar mobilizazioak, ikastetxe zein herrietan eta hamarka deialdi daude antolatuak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo