GARA > Idatzia > Kirolak > Athletic

Ezohiko Batzar Nagusia

Bigarren aukera kontuentzat eta estatutuen erreformarako

Urrian atzera bota zituzten puntuak, hainbat berrikutzarekin, berriro aztertuko dituzte bazkide konpromisarioek Euskalduna Jauregian.

p032_f01.jpg

Amaia U. LASAGABASTER | BILBO

Bigarren urtez jarraian, Fernando Garcia Macuak ahalegin bikoitza egin beharko du Athleticen konpromisarioen oniritzia lortzeko. Itxura denez, bigarren urtez jarraian ere, bazkideek urrian atzera bota zituzten puntuak bigarren saiakera honetan onartuko dituzte. Gaur bertan argituko da hori guztia, Euskalduna Jauregian -19.15ean lehengo deialdia, 19.30etan bigarrena- egingo den ezohiko batzar nagusian.

Gai zerrendak lau puntu izango ditu, eta horietako bi dira eztabaida piztuko dutenak, aurrekontua eta Estatutuen eraldatzeko prozesuaren hasiera. Lehenbizikoa da gai zerrendaren lehen puntua. Urriko Batzarrean %54k (325 boto) ezezkoa eman zion Macuaren proposamenari, eta baiezkoa %43k (259 boto). Aldea handia izan ez zela kontuan hartuta, eta azken asteotan bazkideen artean egindako informazio kanpainaren ondoren, oraingoan aurrekontua aurrera ateratzea espero du Macuak, kontuek ia aldaketarik izan ez duten arren.

70.000 eurotan igo dira, hain zuzen, zuzendaritzaren aurreikuspenak -bigarren batzar hau antolatzearen ondorioz, besteak beste-, aurtengo denboraldiko aurrekontua 57 milioitan mantenduz, beraz. Iskanbila handiena sortu ohi duen puntua, kuotei dagokiena, bere horretan mantendu da. %5'86eko igoera proposatuko zaie berriro, beraz, bazkideei.

Gai zerrendako hurrengo puntuak Estatutuen erreformari dagozkio. Bazkide zuri-gorri gehienek prozesua ontzat jo arren, sekulako jipoia jaso zuen Macuak urrian -%36k besterik ez zion baiezkoa eman-, zuzendaritzak berak erredakzio-batzordeko kide guztiak proposatu ondoren. Baina azken asteotan hartutako erabakiak direla medio, eta ustekaberik ez badago, oniritzia ziurtzat jotzen da gaurko batzarrean.

Hainbat bazkideren eskakizunei erantzunez -sinadura bilketa arrakastatsua antolatu zuen bazkide talde batek-, prozesuan zuzenean parte hartzeko aukera eman zuen zuzendaritzak. Hala, hamar hautagai aurkeztu dira bazkideen artean.

Horietatik bi -beti ere batzarrak, aurretik, Estatutuen erreforma prozesuaren hasierari baiezkoa ematen badio- hautatuko dituzte konpromisarioek, Macuak berak eta zuzendaritzak erabakitako beste bi kideekin batera batzordea osatzeko.

Une horretan Estatutuen erreforma prozesua hasiko da. Berau onartzeko beste ezohiko batzar bat egiteko data erabaki ostean, bazkideek proposamenak aurkeztu ahal izango dizkiote erredakzio-batzordeari, honek erredakzioari ekin diezaion. Proiektua plazaratu ondoren, erabakia konpromisarioen esku geratuko da eta batzarreko partaideen bi herenek baiezkoa emanez gero, estatutuak aldatu ahal izango dira.

Gurpegi recibe el alta tras ser operado de la nariz y ya está en casa

Carlos Gurpegi ya está en casa. El jugador, que fue operado en la misma noche del domingo de la fractura de los huesos propios de la nariz tras el terrible encontronazo que sufrió con Iván Cuéllar, recibió el alta en la tarde de ayer.

Tras habérsele reducido la rotura, el futbolista pasó la noche en observación y, una vez saldadas con «resultados positivos» las pruebas complementarias a las que fue sometido, pudo desplazarse a su domicilio.

Tal y como explicó el jefe de los servicios médicos rojiblancos, Josean Lekue, la pérdida de conocimiento que sufrió el jugador tras el choque y los antecedentes de traumatismos previos en una zona «bastante castigada» obliga a «ser más cautos» a la hora de establecer plazos de recuperación, pero confía en que Gurpegi pueda «estar disponible a la vuelta de vacaciones».

Bastante más tendrá que esperar el otro protagonista del susto, el guardameta del Sporting Iván Cuéllar. En su caso, el golpe se saldó con una fractura en el tobillo derecho, de la que fue operado en el Hospital de Begoña, donde permanece ingresado. Se prevé que permanecerá entre tres y cuatro meses de baja.A.U.L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo