Israelekin hitzartutako su-etena ez duela luzatuko berretsi du Hamasek
Ofizialki ostiralean amaitzen bada ere, dagoeneko bertan behera utzia dagoela esan daiteke duela sei hilabete Hamasek eta Israelek adostu zuten su-etena. Azken hilabeteotan, Israelen erasoak ez dira gelditu eta, beraz, palestinarrek ez zioten onurarik ikusten akordio honi.
Martxelo DIAZ |
Ofizialki ostiralean amaitzen bada ere, gutxi dira Hamasen eta Israelen arteko su-etena oraindik indarrean dagoela uste dutenak. Azken hilabeteotan, Israelek Gazaren setioari eutsi dio, bertakoen bizi baldintzak larrituz. Igandean bertan, Gazako zentral elektriko bakarrak jarduera bertan behera utzi behar izan zuen erregairik ez zuelako. Ondorioz, bertako biztanleen %80 hornidurarik gabe gelditu zen.
Horrez gain, Israelgo Armadak Gazaren aurkako airezko erasoak egiten jarraitu du, eta hildako ugari eragin ditu. Eraso horiei erantzuteko, talde palestinarrek ere koheteak bota dituzte Negeveko herri sionisten aurka. Azarotik hona, 20 palestinar hil dira Israelek buruturiko erasoak direla-eta. Erresistentzia palestinarrak azkenaldian bota dituen koheteek, ordea, ez dute inor hil.
Akordioaren arabera, behintzat, su-eten hau Zisjordanian ere indarrean izan behar zen, baina eskualde honetan ere Israelen erasoak ez dira eten.
Azken egunotan, errealitateak frogatu duena ofizial bihurtzen saiatu dira alderdi palestinarrak. Hamaseko agintariak beste indar politikoekin bildu izan dira su-etenaren gaineko jarrera bateratu bat lortzeko asmoz. Hamasek jaso duen erantzuna argia izan da: ezinezkoa da Israelek betetzen ez duen su-eten bat mantentzea.
Bai ezkerreko Palestina Askatzeko Herri Fronteak (PAHF) bai Jihad Islamikoak su-eten honek onura Israeli soilik egiten diola helarazi zioten Hamasi.
Asteburu honetan egin dituzten adierazpenetan, bai Gazako Gobernuko lehen ministro Ismail Haniyeh-k bai Damaskon bizi den Khaled Meshaal Hamaseko agintariak ostiralean su-etena ez dela berrituko nabarmendu dute.
Israeldarrak
Apartheidaren harresiaren beste aldean, Israelgo Gobernuko Defentsa ministro Ehud Barak su-etena berritzearen alde azaldu zen.
Egun Israelgo Armada Gaza okupatzeko gai ez dela onartu du Barakek eta, gainera, horrelako erabaki bat hartzeak inguruko herrialde arabiarrekin dituzten harremanak ozpinduko lituzkeela gaineratu du.
«Su-etena mantentzen bada, Israelek errespetatuko du. Aitzitik, mantentzen ez bada, erantzun egingo dugu», adierazi zuen Baraken kontseilari Amos Gilad jeneralak.
Hauteskunde giroan murgilduta dago Israel, eta beste agintari batzuek jarrera gogorragoak agertu dituzte. Kadimako buru eta Atzerri ministro Tzipi Livnik Hamas Gazako agintetik bota behar dela esan du. Kadimako kide den Haim Ramon lehen ministroordea harago joan zen, Gazako blokeoa indartzeko eta kohete jaurtiketei bonbardaketekin erantzuteko eskatu zuen.
Israelgo agintariek okupatutako lurralde palestinarretarako Nazio Batuen Erakundeko kontalari Richard Falk-i ez zioten bertara joaten utzi, Tel Aviveko Ben Gurion aireportuan gau osoa eman ondoren.
Israel liberó ayer a 224 presos palestinos, en su mayoría oriundos de Cisjordania y miembros de al-Fatah, como gesto de buena voluntad hacia el presidente de la Autoridad Palestina, quien los recibió personalmente en Ramallah. Ninguno de ellos es miembro de Hamas y ninguno tenía condenas por acciones mortales.
La liberación de los presos se inició después de varios procesos administrativos y de que el Tribunal Supremo israelí rechazara los recursos de última hora presentados por víctimas y colonos sionistas.
La gran mayoría de los presos fueron trasladados desde la prisión de Ofer (al norte de Jerusalén) hasta el checkpoint de Beituniyah, a las puertas de Ramallah. Los 17 restantes fueron traslados desde la cárcel de Shikma (al sur de Tel Aviv) al chekcpoint de Erez, en Gaza.
Abdallah Ziadi, director de la Agrupación de Presos Palestinos, destacó que «la liberación de hoy no puede ser considerada un gesto de buena voluntad por el escaso número de presos a los que afecta», mientras que Abbas exigió la liberación de los 11.000 presos que quedan en cárceles israelíes. «Espero que quienes han ido a Gaza no encuentran allí una nueva cárcel», añadió.
Okupazio sionistari aurka egiteko deia egin zuen atzo Betleemgo alkate Victor Beterseh-k. Gabonak direla-eta bertan paratu duten zuhaitza pizterakoan «Harresiak kartzela bihurtu du Jesus jaio zen hiria», esan zuen.