ikastetxeak lehian
«Europarrak» lehiketaren finala, on line, Zornotzan
Gestionet enpresak eta Ibaizabal argitaletxeak hirugarrenez burutzen ari diren «Europarrak» lehiaketa ludiko-didaktikoaren finala bihar jokatuko da goizeko hamaiketatik aurrera, Ibaizabal argitaletxearen egoitzan, Zornotzan. Aurtengoan DBHko lehen zikloko hamar ikastetxek hartu dute parte, euskara hutsean jokatu den txapelketan, eta lau ikastetxe izango dira lehian finalean: Txomin Agirre ikastola (Ondarroa), San Jose Ikastetxea (Hondarribia), San Antonio Santa Rita (Durango) eta Sagrado Corazon Carmelitas (Gasteiz).