GARA > Idatzia > > Kultura

Euskal sortzaileak

Ahotseneak bilera irekia egingo du gaur Durangon

Euskaraz musika eta literatura sortzen duten artistei leiho berri bat ireki nahi izan dio aurten Ahotseneak Durangoko Azokan, eta estreinako ekimenaren balorazioa egin eta etorkizuneko erronkak prestatu nahi ditu orain, gaur 19.00etan Durangoko Plateruenan egitekoa duten batzar irekian. Horretarako bertara etortzeko deia luzatu die musikari, idazle, literaturzale, musikazale eta euskal kulturaren aldeko ekimen honetan parte hartu nahi duten guztiei.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo