ACB Liga
Ezin merezi bezalako agurrik eman bizkaitarren inoizko urterik onenari
Tximista bezala ekin zioten Txus Vidorretarenek neurketari, baina hirugarren laurdenetik aurrera pot egin zuten. Fran Vazquez, Basile eta Barrettek xehatu zituzten etxekoak bigarren erdian. Nolanahi ere, beltzezko gizonek burua tente hasi behar dute 2009. urtea.
BILBAO BASKET 59
BARTZELONA 66
Arnaitz GORRITI | BARAKALDO
Zalantzarik gabe, amaitzear den 2008. urtea Bilbao Basketen historia laburreko onenetakoa izan da. Gorabeherak gorabehera, ACBko muturretik hurbilago egokitu duen urrats bat eman du. Kopako finalerdietan izan da, Ligako play off-ak ere jokatu ditu, eta Europan ere badihardu. Alabaina, atzo ez zen gai izan beren urterik onenari dagokion moduko amaiera emateko.
Partida hasieran baikor izaterik bazegoen, hala ere. Arraroa da neurri batean Bilbao Basketek Real Madrilen eta Bartzelonaren aurka azaltzen duen kontrastea; kataluniarren aurrean erakusten duten kemena madrildarren kontra inolaz ez da-eta ageri. Kemen horren lekuko da bilbotarren aurreneko laurdena.
Vidorretarenek Bartzelona ito egin zuten defentsan eta erasoan, berriz, Banicek jotako musikaren erritmora egin zuten dantza -kroaziarraren kontratua aurten amaitzen da eta bizkaitarrek lanak izango dituzte «oilaskoa» lotzen-. Lehen hamar minutuak eta gero, 19-8koa zuten.
Erritmo horri eustea zaila zen. Basileren indarraren eta epaileen erabaki okerren eraginez kataluniarrak suspertu, eta 25-25ekoa ezarri zuten Barretten hiruko baten bidez. Etxekoek hala ere, 8-1eko partzialaz, atsedenaldirako 33-26 emaitza zuten.
Abakandoaren misterioa
Oker, oso oker ekin zion talde bizkaitarrak hirugarren ekinaldiari. Erasoan ideia handirik gabe atera ziren Vidorretarenak. Hala, kontura orduko, 4-14ko partziala lortu zuten Xavi Pascualen mutilek, eta markagailuan 37-40 emaitza jarri zuten.
Asko hobetu zuen tarte horretan kataluniarren barruko jokoak. Horren «errudun» nagusia Fran Vazquez galiziarraren lan aparta izan zen. Chantadako «abakandoak» kalitatea sobera dauka, baina batzuetan partidatik at dagoela dirudi. Hirugarren laurdenen, berriz, airean erabili zituen bilbotarren barruko gizonak. Hala, puntuz eta errebotez betetzeaz gain, beltzezko gizon garaiak faltaz josi zituen. Laugarren laurdena beltz ez, ilun hasten zen etxekoentzat: 44-51.
Azken laurdena inertzia kontua izan zen. Barrett eta Basileren hirukoek kanpotarren inertzia ona finkatu zuten bitartean, beltzezko gizonek, Pasalicen minutu onak izan ezik, gainbehera egin zuten azken minutuetan.
2008a ez da merezi bezala amaitu, baina burua tente behar da oraindik, 2009ak gauza onak ekarriko ditu-eta.
Después de una gran primera mitad, un mal cuarto vuelve a crucificar a los hombres de negro. He ahí el resumen de Txus Vidorreta que, aunque no quiso quejarse, sí subrayó el arbitraje.
«El equipo ha tenido una gran mejoría a un nivel defensivo. Hemos trabajado muy bien la primera parte en todos los aspectos, pero luego ellos nos han bloqueado en la segunda mitad. De hecho, creo que la línea a seguir es el juego magnífico que hemos hecho en la primera parte. Luego hemos tenido un menor nivel de intensidad».
«Hemos concedido demasiadas canastas fáciles, y hemos estado muy desafortunados cerca del aro. Creo que ahí ha estado el mayor handicap. Una vez más, hemos tenido un cuarto malo contra un grande y hemos perdido», resumió el de Indautxu.
Por otro lado, Vidorreta quiso subrayar sus problemas con el juego interior debido a los pocos minutos que tuvo Weis. También, en una crítica velada, se quejó acerca de los pocos tiros libres lanzados. «Nos ha hecho mucho daño la ausencia de Weis, que, motivado por las faltas, sólo ha jugado 13 minutos. Dominábamos el rebote al descanso y al final nos han ganado esa faceta. Y que hayamos lanzado sólo un tiro libre en la segunda mitad, pues también ha sido otra de las razones de la derrota», culminó, no sin antes de haberse acordado de los errores del arbitraje, que ayudaron a los culés a enjugar su desventaja.
Por su parte, Xavi Pascual mencionó el «nivel defensivo» mostrado por los suyos tras un mal inicio para estrenarse en el BEC.