GARA > Idatzia > > Kultura

Itzulpena

«Gernika» aldizkari errusiarrak Kirmen Uriberen testu bat argitaratu du

«Gernika» aldizkari errusiarrak Kirmen Uribe idazle ondarroarraren testu bat argitaratu berri du. Euskaraz zein errusieraz irakur daitezke hark idatzitako testu eta ekarpenak www.gernika.ru web atarian, eta, horien artean dago «Sekretua». Testu hori, Visor argitaletxeak kaleratutako poema liburu baten sarrera gisa idatzi zuen Uribek gaztelaniaz eta, orain, euskarara eta errusierara itzuli dute. Aldizkari horrek Gabriel Aresti, Harkaitz Cano eta Uriberen liburuak argitaratuko ditu paperezko edizioan eta bi hizkuntzetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo