GARA > Idatzia > > Kultura

Musika

Lain taldeak irabazi du Euskadi Gaztearen XVIII. Maketa Lehiaketa

Lain taldearen «Aukera berri bat» kantua izan da urtero Euskadi Gazteak antolatzen duen Maketa Lehiaketako irabazlea. Garaipen horri esker, 5.000 euroko saria jasoko dute, eta gainera, bideoklip bat grabatu eta BBK Live jaialdian parte hartuko dute. Kristina Aranzabe eta Leire Berasaluze, Laineko kideek, erritmo suabeak interpretatzen dituzte euskaraz, bi ahotsetara. Antolatzaileen esanetan, abestia «sinplea» den arren, «gaztea eta freskoa da» eta «indarra eta freskotasuna» helarazten dio entzuleari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo