GARA > Idatzia > > Kultura

Literatura

EAEko Liburutegien Aholku Batzordea sortzeko dekretua onartu du Lakuak

p046_f01_139x79.jpg

Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Liburutegien Aholku Batzordea sortzen eta arautzen duen dekretua onartu zuen atzo Lakuako Gobernu Batzordeak. Dekretu horrek, EAEko Liburutegien Legeak eratu zuen Liburutegien Aholku Batzordea onartzen du eta haren sorrera ahalbidetzen, zereginak eta osaketa zehaztuz. Batzorde hori 13 lagunek eta idazkari batek osatuko dute eta presidentetza Kulturako sailburuordeak hartuko du.

Hortzmuga Teatroak «Metro beteko ametsak» haurrei zuzendutako antzezlana eskainiko du ostiraletik astelehenera Euskalduna jauregian. Julen Gabiriaren «Metro bateko letrak» liburuan oinarritutako lanaren protagonista Nadia da, Errumaniatik iritsi berri den neskatoa, eta bere ametsak betetzen saiatuko da bizitzan aurrera egiteko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo