GARA > Idatzia > Kirolak > Bilbao Basket

Fuenlabradara bisita zaila

Urte berriarekin batera sentsazio onak berreskuratzeko sasoia ere iritsi da

p037_f02_097x096.jpg

Fuenlabrada - Bilbao basket

GARA | BILBO

Urte zaharra Barakaldon Bartzelonaren aurka galtzaile eta sentsazio onik gabe amaitu bazuen ere, urte berriari Fuenlabradan irabaziz ekiteko asmoa du Iurbentia Bilbao Basketek. Arratsaldeko zazpietatik aurrera, Fernando Martin Kiroldegian sentsazio onak berreskuratzeko hitzordua izango du, beraz, Txus Vidorretaren taldeak.

Seina garaipen pilatu dituzte talde biek. Alabaina, madrildarrei aurrea hartzea ez da lan erraza izango bilbotarrentzat. Fuenlabrada etxean hazi egiten da eta taldeko izarrek, Blanco-Oleson bikoteak batez ere, maila bikaina du.

«Bolada txar hau eteteko irabazi beharra dugu», iritzi zion Pedja Savovicek neurketa bezperan. «Gure azken helburua play off-a jokatzeko borrokatzea da, eta ondorioz lehenbailehen garaipenak pilatzeari ekin behar diogu», adierazi zuen.

Bestetik, Salva Guardiarentzat oso partida berezia izango dela gaur arratsaldekoa. Pibot valentziarrak 280 neurketa jokatu zituen Madrilgo taldean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo