MUSIKA
EGO gaur Euskaldunan izango da eta bihar Kursaalen amaituko du bira
Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) bihar amaituko du neguko bira, Donostiako Kursaalen hain zuzen. Horren aurretik, ordea, gaur arratsaldean Bilboko Euskalduna Jauregian egingo du emanaldia. Orkestraren kontzertuaz gain, Fernando Velazquez-en «Gabon dut anuntzio» lanak osatuko du ikuskizuna, zeinean Leioako Kantikak protagonismo handia duen. EGOko arduradunek nabarmendu zutenaren arabera, eduki propioak izan dira ikuskizun hauen abiapuntu eta oinarri.